Edukira joan

Orio Arraunketa Elkartea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Orio
Ezizena Mirotzak
Sorrera Emen Gatoxti (1933)
CRO Orio A.E. (1965)
Herria Euskal Herria Orio, Gipuzkoa
Kolorea(k)      horia
Trainerua      San Nikolas
Palmaresa 35 Kontxako Bandera (32 + 3)
1 TKE Liga
3 Euskal Liga
3 Euskotren Liga
15 Espainiako Txapelketa
7 Euskadiko Txapelketa (6 + 1)
15 Gipuzkoako Txapelketa (12 + 3)
Webgunea www.orio-ae.com
Orio
(gizonezkoak)
Ezizena Mirotzak
Lehendakaria Euskal Herria Jon Olasagasti
Entrenatzailea Euskal Herria Iker Zabala
Patroia(k) Euskal Herria Gorka Aranberri
Kolorea(k)      horia
Trainerua      San Nikolas
Palmaresa 32 Kontxako Bandera
1 TKE Liga
3 Euskal Liga
1 KAE 1 Liga
2 KAE 2 Liga
15 Espainiako Txapelketa
6 Euskadiko Txapelketa
12 Gipuzkoako Txapelketa
2024: Kontxa 4.a
2024 4.a (TKE Liga)
Webgunea www.orio-ae.com
Orioko trainerua Kontxako Banderako palmaresean nagusi da.
Orio estropada bat irabazi berritan.

CRO Orio Arraunketa Elkartea Orioko (Gipuzkoa) arraunketa talde historikoa da. Orioko arraunlariak Kontxako Bandera gehien lortu dituztenak dira, 35 hain zuzen ere; 32 gizonezkoek eta 3 emakumezkoek[1]. Aulki mugikorrean zein tostako arraunean aritzen da.

Historian zehar erreferentziazko trainerua izan da, 1901. urtean Kontxan lehen aldiz nagusitu zenetik hamarkada guztietan eskuratu baititu Kontxako Banderak eta Espainiako txapelketak. 1965. urtean Club de Remo Olímpico Orio sortu zen aulki mugikorra lantzeko eta urrezko domina ugari eskuratzeaz gain Nazioarteko lehiaketa ospetsua antolatu izan du Oria ibaian[2]. Hala ere tostako arraunketa nagusitu zitzaion olinpikoari, herriak duen arraunketa tradizio luzearen eraginez[3].

XXI. mendean beste talde batzuk gailendu zaizkio Oriori, hala ere Kontxako bi Bandera eta TKE Liga bat irabazi ditu[4]. Harrobia asko lantzen duen elkartea da eta B traineru indartsua du.

2010. urtean emakumezkoen trainerua osatu zuen eta urtez urte maila igotzen joan zen harik eta 2018an estropada nagusiak lehiatzeko trainerua eratu arte. Dagoeneko Kontxako 3 Bandera[5], 3 Euskotren Liga[6] eta Zarauzko 4 Ikurrina eskuratu ditu, besteak beste.

Orioko arraunlarien kolore bereizgarria horia da, elastikoetan beltzarekin konbinatuta. Traineruaren kolorea ere horia da, hala ere traineru berdearekin, urdinarekin edo beltzarekin ere aritu dira oriotarrak.

Orioren historia oso luzea da benetan, izan ere XX mendea hasi zenetik hamarkada guztietan irabazi baititu Kontxako Bandera eta Espainiako Txapelketa.

Orioko traineruaren lehenengo erreferentzia ofizial idatzia 1879. urtekoa da, Donostiako Kontxako Estropadetan izan zen eta bigarren postua lortu zuen Donostiako traineruaren atzetik.[7]

Urte haietan sarritan hartu zuen parte Kontxan eta hirugarren ere gelditu zen 1890 eta 1895ean. Hala ere Getaria eta Donostia ziren garai hartako trainerurik onenak.

Gerra aurreko urteak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Oriotarrak 1933ko Kontxako Banderarekin.

Mende berria bikain hasi zuen, izan ere 1901ean lortu baitzuen Oriok Kontxako Estropadatan lehen garaipena[8]. 1909 eta 1910an ere txapeldun gelditu zen eta 1911ean bigarren. Urte haietan ez zen urtero jokatzen Kontxa, eta beraz izandako ekitaldien erdietan nagusitu zela esan daiteke. Patroia Manuel Olaizola zuen Oriok, eta beronekin 1916 eta 1919ko ekitaldiak ere irabazi zituen[8]. 1909ko Miarritzeko bandera bat ere badago klubean.

20. hamarkada pasaitarrena izan zen baina hala ere bi garaipen iritsi ziren Antonio Maria Urangaren gidaritzapean[9]. 30. hamarkadan sanpedrotarrekin lehia handiak izan zituen eta 1933 eta 1934ko Kontxak bereganatu zituen[10]. 1935erako ere faborito argia zen, are eta gehiago traineru iraultzailea ekarrita, baina Domingo Mitxelenaren arraunlariek ezin izan zuten Gerra aurreko azken estropada irabazi, lehen jardunaldian trainerua urperatu egin baitzen.

Urte hauetan Bizkaian ere estropadak jokatu zituzten eta lau garaipen eskuratu zituzten.

Gerra osteko urteak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1939an Donostian eta Bilbon gailendu ziren. Donostian Uranga zen patroi eta inprobisaturiko estropada leku berezian jokatu zen, Bilbon aldiz Ramon Solabarrieta izan zuten gidari.

40. hamarkada bikain hasi zuten baina 1944tik aurrera traineru berria azaldu zen, Pedreña, eta borroka latzak izan zituzten kantabriarrekin eta baita Hondarribia eta Kaikurekin ere. 1943an Kantauriko Txapelketa eratu zen. Donostia, Bilbo eta Santanderko estropadetako denborak batu eta Orio gailendu zen[11]. Hurrengo urtean Espainiako txapelketa hasi zen jokatzen eta hau Pedreñak irabazi zuen[12]. Hamarkada honetan Oriok 3 Kontxa eta Espainiako txapelketa bat irabazi zituen.

Oriotarrak Kontxako Bandera astintzen Donostiako udaletxeko balkoian, 1952an.

1949an Espainiako Txapelketa irabazi zuen Zierbena faborito zen Kontxako Bandera 1950ean irabazteko. Gipuzkoarrek aurre egin nahian selekzio bat egin eta traineru indartsu bat osatu zuten, bertan oriotarrak ere izan ziren noski. Azkenean Donostiaren izenean joan zen Esperanza traineruak aurre hartu zien bizkaitarrei.

Hamarkada berriarekin talde aldaketa handiak izan ziren. Kantabriar eta bizkaitarren traineruak ia desagertu egin ziren. Kontxako Banderan gipuzkoarrak baino ez ziren aritzen, 1954 eta 1959ko sestaotarren agerpenak eta garaipenak salbu, eta Kontxaz gain Coruñako estropadak baino ez zen jokatu, urte batzutan Espainiako Txapelketarako ere balio izan zuena.

Orio hamarkadaren lehenengo zatian nagusitu zen Inazio Sarasua patroi zuela. Kontxa 5 aldiz[13] eta Espainiako Txapelketa beste hirutan irabazi zuen. Aipatzekoa da Aginaga izenean beste bi Kontxa irabazi zirela, Oriotarren palmaresean agertzen ez direnak hala ere.

Orio Arraunketa Elkartea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1964ean Klaudio Etxeberria "Gorria"rekin Kontxako Bandera irabazi ondoren 1965ean aulki mugikorrean aritzeko asmoz Club de Remo Olímpico de Orio sortu zen[3]. 1967an aulki mugikor eta tostako arraunlariak erabiliz Kontxan bigarren gelditu ziren eta 1970tik aurrera arraunketa olinpikoaren teknikak aplikatzean Orioren "urrezko aro" handiena iritsi zen, sei urtetan 5 Kontxa eta 5 Espainiako Txapelketa irabazi baitzituen. Juan Lizarralde "Altxerri" zen traineruaren gidaria[14].

Ordutik aurrera arraun klubek Orioren bidea jarraitu zuten eta teknika eta entrenamenduetan aldaketa handiak izan ziren. "Altxerri" handiaren azken garaipena 1983ko Kontxa izan zen. Hamarkada istilutsua izan zen oriotarrentzat, 1983an Kontxako sailkapen estropadan klub indartsuek boikota egin zioten Oriori, eta beraz bost traineruren artean jokaturiko banderaz jabetu zen. 1986an ere istilu berriak izan ziren Euskadiko Federazio sortu berriarekin, ondorioz ezin izan zuen Euskal Herrian jokaturiko estropadetan parte hartu, eta hiru estropada bakarrik jokatu zituen, Espainiako Txapelketa eta Conde de Fenosa Bandera irabaziz.

Istilu hauek eragina izan zuten taldean eta hurrengo urteetan emaitza kaskarrak izan zituen Oriok.

Jose Luis Kortaren itzulera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Orioko trainerua 2000ko San Pedroko Banderan.

1990 urtean Kontxan sartu ez izanak min handia egin zuen herrian eta hurrengo urterako Jose Luis Korta fitxatzea erabaki zuen zuzendaritzak. Jose Luisen lehen garaipenak Oriorekin izan ziren 70. hamarkadan eta ondoren Lasarte, Kaiku eta Zierbenarekin emaitza bikainak izandakoa zen. Berehala igo zuen trainerua San Juan eta San Pedroren mailara eta 1992an Kontxako Bandera irabazi zuen[15]. Hamarkada hartan 4 Kontxa, 3 Euskal Liga eta 4 Espainiako Txapelketa eskuratu zituen besteak beste[16]. Urte haietan "Txiki" Larrañaga zarauztarra izan zen patroi Kanpa traineruan. 1998ko denboraldia amaitu berritan auto istripuz hil zen[17]. Emakumezkoen traineruak haren izena darama.

Gainontzeko arraun modalitatetan ere nagusi izan zen, hala batel eta trainerillatan, eta baita aulki mugikorrean ere.

Kantabriar klubak diruz indartu eta Kantauri osoko klubek parte hartzen duten TKE Ligaren sorrerak baldintzatu du azken garaia. Oriok etxeko jendearen aldeko apustua egin du eta emaitza onak izan ditu, tartean 2000, 2007 eta 2017ko Kontxako Banderak. 2019an azkenean lortu zuen bere aurreneko TKE Liga irabaztea ere[4].

Ziaboga ematen Ibaizabal ibaian, 2010ean.

2011 denboraldian deskalabru handia gertatu zen Oriok goren maila galdu eta KAE Ligara jaitsi baitzen. Are eta mingarriagoa izan zen jakitea TKE Ligan mantendu ziren elkarteen artean 14 arraunlari oriotar zeudela[18]. Entrenatzaile posturako Igor Makazaga fitxatu zuen eta Oriok 2012ko KAE Ligan jokaturiko hamabi estropadak irabazi zituen eta TKE Ligara itzuli zen, oso maila onean gainera. 2013an denboraldi bikaina osatu zuen Ligan hirugarren eginez eta honetaz gain bi urtez kanpoan egon ondoren berriz lortu zuen Kontxako Banderarako sailkapena eta bigarren postuan gelditu zen Hondarribiarengandik segundu eta erdira. 2014 denboraldian TKE Liga irabazteko lehian aritu zen eta lau bandera irabazita bigarren postuarekin konformatu behar izan zuen. Kontxako Banderan 4. postuan gelditu zen. 2015ean ez zen Ligarako lehian egon baina hirugarren egin zuen eta bi bandera eskuratu zituen. Kontxako banderan ere hirugarren egin zuen.

Zikloa amaitua zela eta, 2016an entrenatzaile aldaketa egin zuen eta gazteekin lan egiteko asmoarekin ekin zion denboraldiari, baina espero baino maila baxuagoa eman zuen eta Ligan ohorezko txandatik kanpora ibili zen.

2017an ziklo berri bati eman zion hasiera. Urdaibaitik Jon Salsamendi entrenatzaile oriotarra eta Gorka Aranberri patroi zarauztarra fitxatu zituen. Ligan hirugarren egin bazuen ere Kontxako Bandera irabazi zuen[19], bai eta Zarauzko Ikurrina ere. Esan liteke urte honetan Kontxako bi bandera eskuratu zituela, bata bulegotan berreskuratu zuena (1939koa) eta bestea urteari zegokiona uretan irabazitakoa[20]. Lehenengo aldia izan zen gainera bigarren jardunaldian erremontatuz Kontxako Bandera irabazten zuena. 2019ko denboraldia bikaina izan zen, aurreneko TKE Liga irabazi zuen[4] eta Kontxako Banderan bigarren egin zuen. 2020 denboraldia ongi hasi zuen baina amaieran 4. postuarekin konformatu behar izan zuen Kontxan eta Ligan. 2021ean eskifaiaren berrikuntza izan zen eta bigarren txandak jokatzen hasi bazen ere amaiera aldera emaitzak hobetu eta azken estropadan Ligako hirugarren postua lortu zuen. 2022an Ligako lehenengo estropada irabazi zuen, denboraldian ordea laugarren trainerua izan zen Ligan eta Kontxan.

2023an arraunlari aldaketak izan zituen eta Ligako estropada gehienetan ohorezko txandatik kanpora ibili zen. Bosgarren postuak egin zituen Kontxan eta Ligan. Eguraldi aldaketak lagunduta Ligako estropada irabazi zuen Ondarroan. 2023ko udazkenean zuzendaritza berritu zen eta 2024a trantsizio urtetzat jo bazuten ere espero baino maila hobea eman zuen eta Ligako txanda nagusian aritu zen denboraldiaren zati gehienean.

2024 urtea amaitzerakoan entrenatzaile berria ekarri zuen, azken Ligak irabazi dituen Iker Zabala bermeotarra eta haren eskutik Gorka Aranberri patroia itzuli zen Oriora[21].

Emakumezkoek ere trainerua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010. urtean emakumezkoen trainerua atera zuen. Nadeth Agirre izan du patroi ordutik eta puntako trainerua izatera iritsi da. 2013an Euskotren Ligan aritzeko sailkatu zen eta 2014an egin zuen debuta Kontxako Banderan. 2018an dagoeneko estropada nagusiak lehiatzeko trainerua bihurtu zen eta 2019 eta 2022 artean hirutan irabazi du Kontxako Bandera[5] eta Euskotren Liga[6].

2011ko Getxoko Banderan.

1890etik 1932ra Orioko arraunlariak herriaren izenean aritzen ziren, ORIO. Udaleko batzordea edota Arrantzale kofradia arduratzen zen garai hartan Orioko trainerua antolatzeaz. 1933tik 1964ra Emen-Gatoxtik-ORIO izenarekin lehiatu ziren[22].

1965eko ekainean sortu zen Arraun Kluba. Club de Remo Olímpico de Orio izena hartu zuen[3]. Urte hartan bertan hasi ziren aulki mugikorra edota arraunketa olinpikoarekin (Outriggers-ak).

1986an Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Elkarteen Erregistroan eman zuen izena Arraun Klubak, eta izen ofizialari “Arraunketa Elkartea” izena erantsi zitzaion. Horrela, gaur egun Arraun Klubaren izen ofiziala hau da: Club de Remo Olímpico ORIO Arraunketa Elkartea. Laburtuta: C.R.O. ORIO A.E.

Arraun munduak enpresen babesa jasotzen hasi zenetik Orioko arraun klubak hainbat laguntzaileren babesa jaso du. Babesle nagusien izenak taldearen izenetean aipatu dit klubak, besteak beste: Camping-Orio, Orio-Cinzano, Orio-Cepsa, Hondartza?-Orio, Orio-La Gula del Norte, Otsein-Orio, Candy-Orio, Candy-Orio-Isabel, Candy-Orio-Grupo Eibar, Babyauto-Orio...

Tradizioz Orioko Traineruaren izena San Nikolas izan da, udalerriko Patroiaren izenean. Azken urte hauetan, ordea, Orioko traineruak beste izen batzuk hartu izan ditu, Kanpa[23] eta Txiki[24] hain zuzen ere, Asier Gaztañazpiren eta Juanmari Larrañagaren izenean, istripuz hildako arraunlariaren eta patroiaren omenez, eta Mirotza, oriotarren ezizena dela eta. 2013an berreskuratu zuen San Nikolas izena[24].

Patroi historikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hona hemen Kontxako Banderak irabazi dituzten patroien izenak:

Aipatzekoak dira era berean Kontxa irabazi ez arren Espainiako Txapelketa irabazi duten Juan Angel Garmendia (1986) eta Joseba Ostolaza (1999).

Gizonezkoen palmaresa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Joxean Olaskoaga entrenatzaile 2016 urtean.
  • Txapelduna (32): 1901, 1909, 1910, 1916, 1919, 1923, 1925, 1933, 1934, 1939, 1940, 1942, 1944, 1951, 1952, 1953, 1955, 1958, 1964, 1970, 1971, 1972, 1974, 1975, 1983, 1992, 1996, 1997, 1998, 2000, 2007 eta 2017.
  • Bigarrena (22): 1911, 1920, 1921, 1931, 1947, 1956, 1962, 1963, 1967, 1973, 1976, 1991, 1994, 1995, 1999, 2001, 2003, 2005, 2008, 2010, 2013 eta 2019.
  • Hirugarrena (13): 1890, 1895, 1915, 1941, 1946, 1977, 1979, 1982, 1984, 1993, 2004, 2015 eta 2018.
  • Sailkapen estropadako irabazlea (12): 1972, 1974, 1978, 1984, 1991, 1992, 1995, 1997, 1998, 1999, 2000 eta 2001.
  • Sailkatua (46): 1972, 1973, 1974, 1975, 1976, 1977, 1978, 1979, 1980, 1982, 1983, 1984, 1987, 1989, 1991, 1992, 1993, 1994, 1995, 1996, 1997, 1998, 1999, 2000, 2001, 2002, 2003, 2004, 2005, 2006, 2007, 2008, 2009, 2010, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018, 2019, 2020, 2021, 2022, 2023 eta 2024.
  • Txapelduna (15): 1946, 1951, 1952, 1955, 1964, 1971, 1973, 1974, 1975, 1976, 1986, 1993, 1995, 1998 eta 1999.
  • Bigarrena (11): 1944, 1947, 1967, 1979, 1983, 1984, 1992, 1996, 2013, 2015 eta 2020.
  • Txapelduna (6): 1995, 1997, 1998, 1999, 2001 eta 2002.
  • Bigarrena (9): 1984, 1991, 1993, 1996, 2000, 2005, 2006, 2007 eta 2010.
  • Txapelduna (12): 1973, 1980, 1982, 1998, 1999, 2001, 2002, 2008, 2013, 2014, 2017 eta 2019.

Estropada zaharrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aro modernoko estropadak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Handiak Nerbioiko Sari Handia (10): 1970, 1973, 1974, 1995, 1996, 1998, 1999, 2000, 2001 eta 2002.
El Corte Ingles Bandera (10): 1975, 1991, 1995, 1996, 1997, 1998, 1999, 2000, 2003 eta 2008.
Zarauzko Ikurrina (11): 1983, 1993, 1995, 1998, 1999, 2000, 2001, 2002, 2006, 2010 eta 2017.
Etxekoak Orioko Bandera (6): 1993, 1995, 1999, 2001, 2012 eta 2018.
Oriako Traineru Jaitsiera (13): 1995, 1996, 1997, 1998, 1999, 2000, 2001, 2002, 2006, 2014, 2015 eta 2019.
Orio Kanpina Bandera (1): 2023.
Gipuzkoan Luis Carrilen omenezko estropada: 1970.
Getariako estropadak (2): 1972 eta 1980.
Beraun Sari Handia (1): 1973.
Donostia-Pasaia trabesiak (2): 1980 eta 1982.
Andoaingo Bandera (1): 1981.
San Pedroko Bandera (3): 1992, 2007 eta 2010.
Bidasoko Traineru Jaitsiera (7): 1995, 1996, 1997, 2007, 2012, 2013 eta 2014.
Urumearen jaitsiera (1): 1996.
Zumaiako Bandera (6): 1998, 2000, 2001, 2002, 2006 eta 2008.
Karmen Eguneko Bandera (1): 1998.
El Diario Vasco Bandera (1): 1998.
Telefonica Bandera (4): 1999, 2006, 2008 eta 2010. (Gipuzkoan eta Bizkaian)
Pasaiako erlojupeko traineru estropada (2): 2009, 2020.
Hondarribiko Bandera (2): 2009, 2019.
Pasaiako Kofradiaren Bandera (1): 2012.
Pasaiako Bandera (2): 2012, 2019.
Donostiarra Bandera (2): 2012, 2019.
Getariako Bandera (1): 2012.
Hondarribiko Promozio estropada (1): 2012.
Zarautz Arraun Elkartearen Ikurrina (1): 2012.
Mutrikuko Bandera (3): 2013, 2014, 2017.
Pasaiako Kaiko Agintaritzaren Bandera (1): 2013.
Pasaiako Iberdola Bandera (2): 2013, 2014.
Euskolabel Bandera (1): 2015.
Giroa Veolia Bandera (1): 2017.
Mutrikuko Yurrita Group Bandera (2): 2019, 2023.
Hondarribiko Promozio estropada (1): 2019.
Fegemu Bandera (1): 2023.
Donostiarra B Bandera (1): 2023.
Hondarribia A.E.ren Bandera KAE 2 (1): 2023.
Errenteria Hiriko Bandera (1): 2023.
Bizkaian Kaikuren Urrezko Ezteietako estropada (1): 1973.
Arrantzale Eguna (Ondarroa): 1978
Bilbo Hiriko Bandera (7): 1983, 1991, 1992, 1993, 1994, 1995 eta 2012.
Portugaleteko Bandera (3): 1983, 2014, 2019.
Getxoko Bandera (7): 1991, 1992, 1993, 1997, 2001, 2007 eta 2020.
Bermeoko Bandera (9): 1991, 1995, 1996, 1997, 1998, 2001, 2003, 2018 eta 2019.
Erandioko Bandera (3): 1991, 1992 eta 2012.
Lekeitioko Bandera (6): 1991, 1995, 1997, 1998, 2001 eta 2012.
Bizkaiko Diputazioaren Bandera (1): 1992.
Petronor Bandera (5): 1994, 1997, 2000, 2001 eta 2019.
Santurtziko Bandera (4): 1996, 2000, 2012 eta 2019.
Ondarroako Bandera (3): 1996, 2012 eta 2023.
Areetako Bandera (3): 1997, 1998 eta 2012.
Elantxobeko Bandera (6): 1998, 2003, 2005, 2006, 2012 eta 2019.
Abrako Club Maritimoren ehungarren urteurreneko Bandera (1): 1998.
Insalus Bandera (1): 2002.
Bilboko Bandera (3): 2007, 2019, 2022.
Seat Bandera (Bilbo) (1): 2010.
Bilba Memoriala (Deustu) (1): 2012.
Julián Enrique Memoriala (1): 2014.
Portugaleteko traineru jeitsiera (1): 2014.
Antiguako Ama (1): 2017.
Sestaoko Bandera (1): 2017.
Bermeoko Promozio Bandera (1): 2019.
Isuntzaren Bandera (1): 2022.
Ondarroako Goimek Saria (1): 2023.
Lapurdin Donibane Lohitzuneko Bandera (1): 1993.
Miarritzeko Bandera (1): 1995
Kantabrian Santoñako Bandera (10): 1970, 1974, 1977, 1982, 1991, 1995, 1996, 2008, 2012 eta 2018.
Astilleroren aurkako desafioa Santoñan: 1970.
Castro Urdialesko Bandera (5): 1973, 1974, 2004, 2005 eta 2007.
Marina de Cudeyoko Bandera (2): 1982 eta 2013.
Astilleroko Bandera (3): 1983, 1984 eta 2023.
Castro Urdialesko San Andres Bandera (1): 1994.
Camargoko Bandera (2): 1995 eta 2012.
Santoñako Traineru Jaitsiera (1): 1998.
S.D.R. Castro Urdialesen Bandera (5): 2012, 2015, 2017, 2018, 2022.
San José igoera (4): 2017, 2018, 2019, 2022.
Ría del Asón Bandera (2): 2019, 2023.
Asturiasen Asturiasko Printzearen Bandera (1): 1991.
Galizan Conde de Fenosa Bandera (1): 1986.
El Corte Inglés Bandera (Vigo) (1): 1991.
Teresa Herrera Bandera (2): 1991 eta 1992.
O Groveko Bandera (1): 2007.
Boiroko Bandera (3): 2007, 2014, 2019.
Pereira Bandera (1): 2008.
Bueuko TKE Bandera (1): 2014.
Illa do Samertolameu-C. Moaña (1): 2015.
Coruña Hiriko Bandera (1): 2019.
Besterik EXPO-Sevilla'92 Bandera (1): 1992.
Ciudad de Sevilla (1): 2006.
Euskadi-Basque Country Bandera, Bartzelonan (1): 2014.
La Caixa Bandera (1): 2017.

Mediterraneoko Llaütak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aulki mugikorra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken denboraldiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Dendoraldiak
TKE 22
KAE 1 1
KAE 2 0
2025 barne.
Kontxako Bandera 2016.
Orio 2018ko Kontxako sailkapen estropadan.
Urtea Liga Kontxa
2003 TKE Liga, 4.a 2.a
2004 TKE Liga, 5.a 3.a
2005 TKE Liga, 5.a 2.a
2006 TKE Liga, 3.a 5.a
2007 TKE Liga, 2.a Txapelduna
2008 TKE Liga, 3.a 2.a
2009 TKE Liga, 4.a 6.a
2010 TKE Liga, 2.a 2.a
2011 TKE Liga, 12.a -
2012 KAE 1 Liga, 1.a -
2013 TKE Liga, 3.a 2.a
2014 TKE Liga, 2.a 4.a
2015 TKE Liga, 3.a 3.a
2016 TKE Liga, 5.a 4.a
2017 TKE Liga, 3.a Txapelduna
2018 TKE Liga, 4.a 3.a
2019 Txapelduna 2.a
2020 TKE Liga, 4.a 4.a
2021 TKE Liga, 3.a 5.a
2022 TKE Liga, 4.a 4.a
2023 TKE Liga, 5.a 5.a
2024 TKE Liga, 4.a 4.a
Orio-B
Entrenatzailea Euskal Herria Anjel Mari Larrañaga
Patroia(k) Euskal Herria Gorka Toledo
Euskal Herria Ugaitz Astigarraga
Kolorea(k)      horia
Trainerua      San Nikolas
Palmaresa 0 KAE 1 Liga
2 KAE 2 Liga
2024 12.a (KAE 1 Liga)
Orio B, 2024an.

Sarritan izan du plantila handia Oriok eta ondorioz bi traineru uretaratu izan ditu. 90. hamarkadan Itxaso Arraun Elkartea izena erabili izan zuen eta garaipen batzuk lortu izan zituen, hala nola:

Ligak eratzearekin batera Orio-B taldea sortu da eta KAE Ligan aritu da. 2008an hasi zuen ibilbidea KAE 2. mailan. Urte hartan estropada guztietan bigarren egin zuen Astilleroren atzetik eta KAE 1. mailara igo zen. 2011an 2. mailara jaitsiarazi zuten Oriok TKE maila galdu zuelako, hala ere bigarren egin eta play-offa jokatu ondoren mailaz igo zen. 2013an hainbat arraunlarik Orioren talde haundian egin zuten arraun eta sufritu ondoren mantentzea lortu zuen. Hurrengo urteetan arazo handirik gabe eutsi zion mailari baina 2017an jeitsiera play-offak jokatu zituen eta KAE 2 Ligara jeitsi zen. 2019an KAE 2 Ligako txapelduna izan zen eta mailaz igo zen. Hiru urte egin zituen KAE 1 Ligan.

2023an KAE 2 Ligan nagusitasun osoz aritu zen, estropada guztiak bat ezik irabaziz, eta KAE 1 ligara igo zen[27]. Hurrengo urtean ordea talde nagusiak eraberritze prozesu bat izan zuen eta B traineruko arraunlari asko hartu zituen. KAE 1 Ligako azken postuan gelditu eta maila galdu zuen.

Ligak

Banderak (Itxaso + Orio B)

Etxekoak Orio Kanpina Bandera (1): 2023.
Gipuzkoan San Pedroko Promozio estropada (1): 2012.
Pasaiako Bandera (2): 2012, 2019.
Mutrikuko Yurrita Group Bandera (2): 2019, 2023.
Hondarribiko Promozio estropada (1): 2019.
Fegemu Bandera (1): 2023.
Donostiarra B Bandera (1): 2023.
Hondarribia A.E.ren Bandera KAE 2 (1): 2023.
Errenteria Hiriko Bandera (1): 2023.
Bizkaian Areetako Bandera (1): 2012.
Erandioko Ikurrina (2): 1991, 2012.
Elantxobeko Bandera (1): 2019.
Portugaleteko Bandera (1): 2019.
Bermeoko Promozio Bandera (1): 2019.
Ondarroako Goimek Saria (1): 2023.
Kantabrian Camargoko Bandera (1): 1995.
Santoñako Bandera (3): 1995, 1996, 2018.
Ría del Asón Bandera (2): 2019, 2023.
Astilleroko Bandera (1): 2023.
Asturiasen Asturiasko Printzearen Bandera (1): 1991.
Dendoraldiak
KAE 1 12
KAE 2 6
2025 barne.
Urtea Liga
2008 KAE 2 Liga, 2.a
2009 KAE 1 Liga, 5.a
2010 KAE 1 Liga, 6.a
2011 KAE 1 Liga, 10.a*
2012 KAE 2 Liga, 2.a
2013 KAE 1 Liga, 10.a
2014 KAE 1 Liga, 9.a
2015 KAE 1 Liga, 9.a
2016 KAE 1 Liga, 7.a
2017 KAE 1 Liga, 10.a
2018 KAE 2 Liga, 4.a
2019 KAE 2 Liga, 1.a
2020 KAE 1 Liga, 9.a
2021 KAE 1 Liga, 9.a
2022 KAE 1 Liga, 12.a
2023 KAE 2 Liga, 1.a
2024 KAE 1 Liga, 12.a
  • 2011ean salbatu arren jeitsi egin zen talde nagusia KAE 1 Ligara jaitsi baitzen.

Emakumezkoen trainerua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Orio
(emakumezkoak)
Entrenatzailea Euskal Herria Patxi Francés
Patroia(k) Euskal Herria Maider Etxaniz
Kolorea(k)      horia
Trainerua      Txiki
Palmaresa 3 Kontxako Bandera
3 Euskotren Liga
1 Euskadiko Txapelketa
3 Gipuzkoako Txapelketa
2024: Kontxa 3.a
2024 3.a Euskotren Ligan
Oriotarrak 2016ko Kontxako sailkapen estropadan.
Oriotarrek 2018an Kontxako bigarren postua eskuratu zuten.

2010ean Oriok emakumezkoen trainerua atera zuen. Nadeth Agirre da patroia eta 2013 denboraldian Euskotren Ligarako sailkatu zen eta laugarren amaitu zuen. 2014an sailkapen estropadan 5. egin eta ez zuen Ligan sartzea lortu. Gipuzkoako Ligan laugarrena izan zen.

Lehenengo denboraldian Kontxako Banderara sailkatzear egon zen, bosgarren egin baitzuen sailkatze estropadan. 2011an eta 2012an aldiz seigarrena izan zen. Azkenean 2014an lortu zuen Kontxako Banderarako sailkatzea.

2015ean berriz ere Euskotren Ligan sartu zen eta Euskadiko Txapelketa irabaztear egon zen, Zumaiak bi segundoko aldea baino ez baitzion atera. 2016an mailaz igotzen jarraitu nahian entrenatzaile berria eta traineru berria ekarri zituzten. Kontxako Banderan eta Euskotren Ligan hirugarren egin zuen, aurrenekoetatik gertu zegoela erakutsiz, Gipuzkoako Ligan bigarren postu batzuk ere lortu baitzituen eta Kontxako lehenengo jardunaldian ere hiru segundutara gelditu baitzen. 2017an hirugarren postuan egonkortu zen baina Kontxako itsaso txarrean ez zen moldatu eta 5. postuan gelditu zen.

Puntako taldea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2018an San Juani aurre egiteko moduko taldea osatu zuen. Pasaitarrengandik oso gertu ibili bazen ere Euskotren Ligako banderarik ez zuen lortu. Hala ere Ligako eta Kontxako bigarren postuak eskuratu zituen.

2019 urtean denboraldi bikaina osatu zuen. Liga Nagusia irabazi zuen, eta bertako estropada guztiak, bat izan ezik. Gipuzkoa eta Euskadiko txapelketak ere eskuratu zituen. Denboraldia bukatzeko aurreneko Kontxako Bandera ere eskuratu zuen, nagusitasun handiz gainera[28]. 2020an bigarren aldiz irabazi zuen Liga, bi estropadaren faltan matematikoki lortuz eta Kontxan ere lehen jardunaldian distantzia txikia atera arren bigarren egunean nagusitasun handiz irabazi zuen Bandera. 2021ean Ligan bigarren egin zuen irabazlea izan zen Arraun Lagunak taldearekin puntutan berdinduta, baina garaipen kopuru txikiagoarekin. Bandera garrantzitsuak eskuratu zituen ordea, Coruñakoa eta Zarauzkoa besteak beste. Kontxako Banderan lehia estua izan zuen Arraun Lagunakekineta aurreko urtetako errekorra hautsi arren donostiarrek hartu zioten aurrea. 2022an ere lehia Arraun Lagunakekin izan zuen. Denboraldiaren hasieran banderak bina garaipen txandakatu zituzten baina ondoren Orio izan zen nagusi Euskadiko txapelketa ezik bandera guztiak irabaziz, tartean Kontxakoa. Horrela hirugarren Kontxa[5] eta Euskotren Liga[6] irabazi zituen.

2023an puntan ibili zen eta hainbat bandera irabazi ditu, baina titulurik, Ligarik eta Kontxako banderarik ez zuen lortu. 2024an hirugarren egin zuen Ligan. Kontxako Banderara juxtuan sailkatzea lortu zuen, 84 ehunenekorengatik[29]. Ondoren hirugarren postua berretsi zuen banderan.

  • Txapelduna (3): 2019, 2020, 2022.
  • Bigarrena (1): 2018.
  • Hirugarrena (3): 2016, 2023, 2024.
  • Laugarrena (2): 2014, 2015.
  • Sailkapen estropada (3): 2019, 2020, 2023.
  • Sailkatua (11): 2014, 2015, 2016, 2017, 2018, 2019, 2020, 2021, 2022, 2023, 2024.
  • Txapelduna (3): 2019, 2020, 2022.
  • Bigarrena (3): 2018, 2021, 2023.
  • Hirugarrena (3): 2016, 2017, 2024.
  • Laugarrena (2): 2013, 2015.
  • Irabazitako estropadak (204 barne): 44
  • Parte hartzeak (11): 2013, 2015, 2016, 2017, 2018, 2019, 2020, 2021, 2022, 2023, 2024
  • Patroirik onena (3): 2019, 2020, 2022.
  • Gipuzkoako Liga (0): laugarren 2010, 2013, 2014 eta 2015ean.

Gainontzeko banderak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Handiak Zarauzko Ikurrina (4): 2019, 2020, 2021, 2022.
Getxoko Bandera (4): 2019, 2020, 2022, 2023.
Etxekoak Orioko Bandera (4): 2019, 2021, 2022, 2023.
Bisiguaren Eguna (0)
Orioko test estropada (1): 2012.
Oriako Traineru Jaitsiera (3): 2019, 2020, 2022.
Gipuzkoan Mutrikuko Bandera (2): 2015, 2016.
Hondarribiko Traineru Jaitsiera (4): 2016, 2019, 2021, 2022.
San Pedroko jeitsiera (2): 2019, 2020.
Donostiarra Bandera (2): 2019, 2022.
Hondarribiko Bandera (3): 2019, 2020, 2022.
Getariako Bandera (1): 2022.
Bizkaian Erandioko Ikurrina (2): 2012, 2018.
Julián Enrique Memoriala (8): 2015, 2016, 2017, 2018, 2019, 2020, 2022, 2023.
Isuntzaren Bandera (3): 2017, 2019, 2021
Portugaleteko Bandera (1): 2018.
Portugaleteko traineru jaitsiera (3): 2019, 2020, 2024.
Antiguako Ama estropada (1): 2019.
Sestaoko Bandera (1): 2019.
Ondarroako Bandera (3): 2019, 2020, 2022.
Bilboko Bandera (1): 2020.
Edinor Bandera (3): 2021, 2022, 2023.
Kantabrian Repsol Bandera (1): 2019.
Galizian Coruña Hiriko Bandera (4): 2019, 2020, 2021, 2022.
Aqualia Bandera (1): 2023.
Besterik Caixabank Bandera (3): 2019, 2020, 2022.
Euskotren Bandera (3): 2019, 2020, 2022.
Dendoraldiak
Euskotren 11
ETE 0
2025 barne.
Urtea Liga Kontxa
2010 Gipuzkoako Liga, 4.a -
2011 Gipuzkoako Liga, 5.a -
2012 Gipuzkoako Liga, 5.a -
2013 Emakumezkoen Liga, 4.a -
2014 Gipuzkoako Liga, 4.a 4.a
2015 Emakumezkoen Liga, 4.a 4.a
2016 Emakumezkoen Liga, 3.a 3.a
2017 Emakumezkoen Liga, 3.a 5.a
2018 Emakumezkoen Liga, 2.a 2.a
2019 Emakumezkoen Liga, 1.a Txapelduna
2020 Emakumezkoen Liga, 1.a Txapelduna
2021 Emakumezkoen Liga, 2.a 2.a
2022 Emakumezkoen Liga, 1.a Txapelduna
2023 Emakumezkoen Liga, 2.a 3.a
2024 Emakumezkoen Liga, 3.a 3.a

Aulki mugikorra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orioko estropadak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orio Arraunketa Elkarteak Orioko Bandera antolatzen du eta B traineruaren bandera ere bai Orio Estilora Bandera izenekoa. Beste estropada batzuk dira Orioko test estropada eta denboraldi aurreko Oriako Jaitsiera. Bestetik aipatu behar emakumezkoen arraun estropadak ere izan direla, Gipuzkoako Ligari dagozkionak.

Aulki mugikorreko Orioko Nazioarteko Estropadak ere antolatu izan ditu[30].

Arraunetxearen ikuspegia
Arraunetxearen ikuspegia

2013ko martxoaren 1ean Arraunetxea inauguratu zuten. Arraunketaren eta piraguismoaren teknifikazio zentru modernoa da. Hiru solairu ditu, eta guztira 6.000 m²-ko azalera dauka. Gimnasio erraldoia du, 1.000 m²-koa 38 ergometrorekin eta 242 metro luzerako fosoarekin. Honetaz gain aipatzekoak dira fisioterapia, balorazio eta errekuperazio gelak, mediku kontsulta eta hipoxia zerbitzua.

  • Orio en el Remo, 75 años de historia, Luis Azcue Aldaz
  • Oriotarren iraultza (1965-75) La revolución oriotarra. Manu Etxeberria Sedano
  • Gora arraunak, historia del remo vasco, Gorka Reizabal

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Eusko Label Liga de traineras» www.euskolabelliga.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-19).
  2. (Gaztelaniaz) Gurpegui, Mikel G.. (2023-08-30). «Oxford, Cambridge… y Orio» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2024-05-19).
  3. a b c «C.R.O. ORIO A.E.» traineras.es (Noiz kontsultatua: 2024-05-19).
  4. a b c «Oriorentzat TKE liga, lehenengoz - Orio» Orioguka.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-19).
  5. a b c d «Oriok berreskuratu du Kontxako agintea - Orio» Orioguka.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-19).
  6. a b c SL, TAI GABE DIGITALA. (2022-08-14). «Orio, Euskotren Ligako txapeldun hirugarren aldiz foto-finisharekin erabaki den amaiera batean» naiz: (Noiz kontsultatua: 2024-05-19).
  7. «Ba al zenekien... Donostiako “Lequeitiana” traineruak ....» Donostiarra Arraun Elkartea - Club de remo Donostiarra 2017-02-27 (Noiz kontsultatua: 2024-11-25).
  8. a b «Orain dela 100 urteko bandera, Manuel Olaizolaren azkena -» Orioguka.eus (Noiz kontsultatua: 2024-11-25).
  9. «Orain 100 urte, 1923an, Kontxan irabazitako bandera -» Orioguka.eus (Noiz kontsultatua: 2024-11-25).
  10. «Orioko arraunlariak 1934ko Kontxako Banderan -» Orioguka.eus (Noiz kontsultatua: 2024-11-25).
  11. (Gaztelaniaz) angelobregonsierra. (2015-07-22). «San Sebastian 1943» LA BANCADA DEL REMO (Noiz kontsultatua: 2024-05-19).
  12. Portugalete, El Mareómetro. (viernes, 26 de junio de 2020). «El Mareometro Blog: PRIMER CAMPEONATO DE ESPAÑA DE TRAINERAS EN 1944» El Mareometro Blog (Noiz kontsultatua: 2024-11-25).
  13. a b «SARASUA, Ignacio - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-19).
  14. a b «LIZARRALDE GARATE, Juan - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-19).
  15. eitb. (2013-03-08). 1992: José Luis Korta gana la Bandera de la Concha con Orio. (Noiz kontsultatua: 2024-05-19).
  16. «1990eko hamarkadan, Orio berriro puntan - Orio» Orioguka.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-19).
  17. «Txikia kanpotik, handia barrutik - Orio» Orioguka.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-19).
  18. (Gaztelaniaz) efe. (2011-08-29). «Orio certifica su descenso» Diario de Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2024-05-19).
  19. «Oriok aldea irauli eta garaipena eskuratu du Kontxan» EITB (Noiz kontsultatua: 2024-05-19).
  20. «Palmaresean da berriz 1939ko Donostiako Bandera - Orio» Orioguka.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-19).
  21. «Gorka Aranberri Oriora itzuli da» Berria 2024-11-23 (Noiz kontsultatua: 2024-11-25).
  22. orioguka.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-19).
  23. «'Kanpa' trainerua Tapa pala bideo sortako bosgarren saioan - Zumaia» Zumaiaguka.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-19).
  24. a b «'Txiki'-tik 'San Nikolas'-era» Berria 2020-08-11 (Noiz kontsultatua: 2024-05-19).
  25. «Orain dela 100 urteko bandera, Manuel Olaizolaren azkena -» Orioguka.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-19).
  26. «MICHELENA EIZAGUIRRE, Domingo - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-19).
  27. «Zaleekin ospatu du gizonen bigarren taldeak KAE1 ligara igoera - Orio» Orioguka.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-19).
  28. «Harrera handia egin diete Orioko neskei» EITB (Noiz kontsultatua: 2024-05-19).
  29. Garazi, Burgoa Aldarondo(e)ko. (2024-08-30). «Kontxako Banderako sailkapen estropada, ezustekoz beteta» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza (Noiz kontsultatua: 2024-11-25).
  30. (Gaztelaniaz) DV. (2018-05-04). «Nazioarteko Orioko estropadak 50. urteurrena betetzen du bihar» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2024-05-19).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]