Edukira joan

Ralph H. Baer

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ralph H. Baer

(2009)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRudolf Heinrich Baer
JaiotzaRodalben1922ko martxoaren 8a
Herrialdea Alemania
 Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaManchester2014ko abenduaren 6a (92 urte)
Hobiratze lekuaManchester Hebrew Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza
Hezkuntza
Hezkuntza-mailaZientziatan graduatua
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakasmatzailea, ekintzailea, ingeniaria, patent inventor (en) Itzuli, video game developer (en) Itzuli eta diseinatzailea
Enplegatzailea(k)Loral Corporation (en) Itzuli  (1951 -  1951)
Sanders Associates (en) Itzuli  (1956 -  1983)
Jasotako sariak
KidetzaIngeniari Elektriko eta Elektroniken Institutua
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra

ralphbaer.com
IMDB: nm5273717 Find a Grave: 139766010 Edit the value on Wikidata

Ralph Henry Baer (jaiotzez Rudolf Heinrich Baer; 1922ko martxoaren 8a2014ko abenduaren 6a) "Bideo-jokoen aita" bezala ezaguna, Alemanian jaio eta estatu batuetan bizi izan zen bideo-joko garatzailea izan zen. Alemaniar judu familia batekoa zen baina II. Mundu Gerra hasi aurretik AEBetara joan ziren. Bertan ingeniaritza ikasketak egin zituen.

1968. urtean lehen kontsola prototipoa sortu zuen BrownBox (kutxa marroia) bezala ezagutzen dena. Eta handik lau urtera berriz (1972. urtean) Magnavox Odyssey historiako lehen kontsola asmatu zuen. Magnavox Odyssey AEBetan Philipsen bertako filialak merkaturatu zuen, eta oso denbora gutxian arrakasta handia izan zuen. Kontsolak 28 joko izan zituen guztira, tenisa tarteko, Atariren Pongaren oso antzekoa. Kontsolak ez zeukan ez prozesadore ezta RAM memoriarik. Dena transistore, erresistentzia eta kondentsadoreen bidez zegoen egina.

Beste asmakizun batzuen artean 1980ko hamarkadan oso ezaguna egin zen Simon joko elektronikoa dago. 4 koloredun botoi (eta hauei zegokien soinuak) sakatuz, jokoak sortutako patroi ezberdinak gogoratu eta jarraitu behar ziren. Honek ere arrakasta handia izan zuen bere momentuan.

Hil zen momentuan 150 patente baino gehiago zituen Ralph Baerrek.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]