Ramiro de León Carpio
Ramiro de León Carpio | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1993ko ekainaren 6a - 1996ko urtarrilaren 14a ← Gustavo Adolfo Espina Salguero - Álvaro Arzú →
1984ko uztaila - 1986ko urtarrila
| |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Guatemalako Hiria, 1942ko urtarrilaren 12a | ||||||
Herrialdea | Guatemala | ||||||
Heriotza | Miami, 2002ko apirilaren 16a (60 urte) | ||||||
Hobiratze lekua | Guatemala City General Cemetery (en) | ||||||
Heriotza modua | : Koma diabetikoa | ||||||
Familia | |||||||
Ezkontidea(k) | Mayra Duque (en) | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | Guatemalako San Carlos Unibertsitatea Xavier Lyceum, Guatemala (en) | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | politikaria eta abokatua | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Alderdi politikoa | National Centre Union (en) hautagai independente Guatemalan Republican Front (en) | ||||||
Ramiro de León Carpio (Guatemalako Hiria, 1942ko urtarrilaren 12a – Miami, Ameriketako Estatu Batuak, 2002ko apirilaren 16a) guatemalar politikaria izan zen. 1993-1996 bitartean Guatemalako Errepublikako presidentea izan zen[1].
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Guatemalako Unión del Centro Nacional alderdiaren sortzailetako bat (1983) izanik, alderdiko idazkari nagusi (1983-1986) eta Biltzar Konstituziogileko diputatu (1984-1986) aukeratu zuten. Zenbait alditan, Biltzarreko lehendakari izan zen eta, aldi berean, Giza Eskubideen prokuradore (1983-1993). Jorge Serrano Elías presidente ohiak 1993ko maiatzean Biltzarra deuseztatu eta Guatemala normaltasun konstituzionalera itzuli zenean, De León Carpio aukeratu zuen Kongresuak Guatemalako Errepublikako lehendakari, agintaldi konstituzionala osatzeko (1993-1996).
De Leónen gobernuak hainbat berrikuntza bultzatu zituen ustelkeria errotik atera eta adierazpen askatasuna bermatzeko. Bill Clinton Estatu Batuetako presidenteak eta Erdialdeko Amerikako presidenteek sinatu zuten Garapen Iraunkorraren Hitzarmenean ere parte hartu zuen 1994ko abenduan. 1996ko urtarrilean, agintaldia bukatu zenean, Álvaro Arzú lehendakariari eman zion aginpidea.
2002ko apirilaren 16an hil zen Miamin.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Ramiro de León Carpio Cidob.org
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ramiro de León Carpio |