Edukira joan

Rediet Abebe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rediet Abebe

Bizitza
JaiotzaAddis Abeba, 1991 (32/33 urte)
Hezkuntza
HeziketaHarvard Unibertsitatea
International Community School of Addis Ababa (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakinformatikaria eta akademikoa
Enplegatzailea(k)Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn
Jasotako sariak

Rediet Abebe (amharieraz : ረድኤት አበበ; 1991) algoritmoen eta adimen artifizialaren arloetan lan egiten duen informatikari etiopiarra da. Berkeleyko Kaliforniako Unibertsitatean informatikako irakaslea da. Aurretik, Harvard Unibertsitatean "Society of Fellows" taldeko kide izateko aukeratua izan zen. [1]

Desberdintasun soziala eta banatze-justizia aztertzeko eredu matematikoen eta konputazionalen garapenean ikertzen du Abebe-k[2]. "Black in AI" eta "MD4SG" (Mechanism Design for Social Good) diziplinarteko ikerketa-ekimenak sortu ditu, beste kide batzuekin batera.[3][4]

Bizitza eta hezkuntza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abebe Addis Abeban jaio eta hazi zen, Etiopian.[5] Bertako ikasketa-plan nazionalean ikasi zuen Nazareth eskolan[6][7], eta bigarren hezkuntzako ikasketak International Community School of Addis Ababa nazioarteko eskolan egin zituen, merezimenduetan oinarritutako beka batekin.

Gerora, Harvard Unibertsitatean ikasi zuen. Bertanmatematikan lizentziatu zen 2013an eta matematika aplikatuan master bat egin zuen 2015ean. Graduko ikasle zenean, matematikari, fisikari eta osasun publikoari buruzko hainbat ikerketa-lan argitaratu zituen beste autore batzuekin batera[8] [9]. Harvard-en "The Harvard Crimson" ikasleen egunkarian idatzi zuen Cambridgeko eskola publikoko sistemari buruz (2009-2011)[10].

Ondoren, Cambridge Unibertsitateko Pembroke College-en ikasi zuen "Governor William Shirley Scholar" izeneko bekarekin [11] [12]. Han "Part III of the Mathematical Tripos" izenez ezagutzen diren ikasketak burutu zituen eta masterra lortu zuen matematika puru aurreratuen zientzian, Imre Leader-en zuzendaritzapean. Ikasketa horien izen ofiziala "Master of Mathematics/Master of Advanced Study" da eta master mailan munduko matematika-ikasketarik gogorrenetakoak eta intentsiboenetakoak dira.

Informatikan doktoretza egin zuen Abebe-k Cornell Unibertsitatean, Jon Kleinberg-en zuzendaritzapean[13]. Bere tesiak ekarpen nabarmenak egin zituen informatikaren arlo askotan, eta horregatik, "2020 ACM SIGKDD Dissertation Award" tesi-saria eta "ACM SIGecom Dissertation Award" tesia-sarirako ohorezko aipamena jaso zituen. Unibertsitate horren historian, Informatikan Doktoretza egin duen lehen emakume beltza da[14].

Ikerketa eta ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abebek Adimen Artifizialean (AA) eta algoritmoetan ikertzen du, desberdintasuna eta banatze-justizia ardatz hartuta[15]. Bere lanean, diskriminazioarekin eta desberdintasunarekin lotutako galderak aztertzeko ingurune algoritmiko berriak sortu ditu. "Informatikan, matematika aplikatuan edo halako esparruren batean lan eginez gero, datuetan oinarritutako problema matematiko oso interesgarrietan lan egiteaz gain, gizarteari zuzenean eragiten dioten arazoetan pentsa daitekeela konturatu nintzen”, esan zuen Abebek[14].

2019an zehar, Abebe "National Institutes of Health (NIH)"-ean Adimen Artifizialeko lantandeko kide izan zen hainbat aditurekin batera, besteak beste, Kate Crawford, Dina Katabi, Daphne Koller eta Eric Lander [16].Estatu Batuetan biomedikuntzan eta osasun publikoan ikerketzeko ardura duen gobernu-erakunde nagusia da NIH[16].

2019an, Abebe "Harvard Society of Fellows" elkarteko kide izateko hautatua izan zen, jakinduria akademikoan aurrera egiteko erakutsitako gaitasunagatik[17]. Informatikan Doktoretza duen bigarren Junior Fellow-a da, eta lehen emakume informatikari beltza elkartearen historian[18].

Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn irakasle laguntzaile gisa lanean hasi zen, Ingeniaritza Elektrikoa eta Informatika Sailean, eta honako ikerketa-alorretan aritu da: adimen artifiziala, anformazioaren, datuen, sareen eta komunikazioaren zientziak eta teoria[19]. Sailaren historian lehen emakume irakasle beltza da eta Ingeniaritza unibertsitate-eskolako bigarrena[20].

Abebe honako elkarte eta ikerketa-taldeetako kidea da: "Berkeley Artificial Intelligence Research Lab (BAIR)" ikerketa-taldea[21], "Berkeley Institute for Data Science (BIDS)"[22], "Center for Information Technology Research in the Interest of Society" ikerketa-zentroa, Banatao Institutua (CITRIS)[23] eta "Center for the Theoretical Foundations of Learning, Inference, Information, Intelligence, Mathematics, and Microeconomics at Berkeley (CLIMB)" zentroa[24]. Gainera, "Berkeley Equity and Access in Algorithms, Mechanisms, and Optimization research group (BEAAMO)" ikerketa-taldea zuzentzen du[25].

Ongizate sozialerako mekanismoen diseinua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abebe-k "Mechanism Design for Social Good (MD4SG)" ikerketa-ekimena sortu zuen 2016an Kira Goldner-ekin batera. Desberdintasunari aurre egiteko algoritmoak eta mekanismoen diseinua erabiltzen dituen diziplina anitzeko ikerketa-kolektiboa da. Geroztik, Irene Lo-rekin eta Ana-Andreea Stoica-rekin batera antolatu du ekimena. MD4SG ekimenean urtero tailerrak eta biltzarrak antolatzen dira, gizartearen ongizatea hobetzeko algoritmoak erabiltzen dituzten ikertzaileak elkartzeko eta haien lanari bultzada emateko. 2021ean, "ACM Conference on Equity and Access in Algorithms, Mechanisms, and Optimization (EAAMO)" biltzarra abian jarri zuen Abebek eta inaugurazio-programaren antolatzaile gisa aritu zen[26].

2019an "MIT Technology Review" aldizkariaren "Innovators Under 35" saria jasotzeko ohorea izan zuen, MD4SG ikerketa-ekimena sortzen egindako lanagatik, neurri batean. [27] [28] Bere doktoretza-tesiarekin "2020 ACM SIGKDD Dissertation Award" tesi-saria eta "ACM SIGecom Dissertation Award" tesia-sarirako ohorezko aipamena jaso zituen, sortzen ari den ikerketa-alor berri horren oinarrietan egindako lanagatik. [29]

2016an Abebek, Timnit Gebrurekin batera, "Black in AI" sortu zuen, adimen artifizialean lan egiten duten 1500 ikertzaile inguruk osatutako sarea [30] [17]. Taldeak urtero "Conference on Neural Information Processing Systems (NeurIPS)" biltzarrak antolatzen ditu eta sarean lan egiteko eta lankidetzarako aukerak eskaintzen ditu. Abebek taldearen programa akademikoa zuzendu du, eta egindako lanagatik "Bloomberg" aldizkariko 50 zerrendan saritua izan zen 2019an[31].

Sariak eta ohoreak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira Abebek jasotako sari eta ohore batzuk:

  • 2022: Class of Andrew Carnegie Fellows.[32][33]
  • 2020: ACM SIGKDD Dissertation Award.[34]
  • 2020: ACM SIGecom Dissertation Award (ohorezko aipamena).[29]
  • 2020: Innovation for Equity, Rising Star Award.[35]
  • 2020: 100 Most Influential Young Africans, African Youth Awards.[36]
  • 2019: Harvard Society of Fellows, Junior Fellow.[1]
  • 2019: MIT Technology Review, 35 Under 35.[37]
  • 2018: Bloomberg 50, One to Watch.[38]
  • 2018: Harvard-Cambridge Fellowship, Harvard.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c (Ingelesez) «Current & Former Junior Fellows» socfell.fas.harvard.edu (Society of Fellows, Harvard University) (Noiz kontsultatua: 2023-01-16).
  2. (Ingelesez) Crowley, Magdalene L.. (2021-04-05). «Rediet Abebe tackles inequality through algorithms» EECS at UC Berkeley (Noiz kontsultatua: 2023-01-16).
  3. «MD4SG Main Page» www.md4sg.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-16).
  4. «Black in AI» blackinai.github.io (Noiz kontsultatua: 2023-01-16).
  5. «How Ethiopia's Rediet Abebe is using algorithms and AI to address socio-economic inequality» Levers in Heels 25 April 2018.
  6. (Ingelesez) http://nazarethgs.net/. (Noiz kontsultatua: 2023-01-16).
  7. (Ingelesez) «Nazareth School» https://www.dhmnazarethschool.org/ (Noiz kontsultatua: 2023-01-16).
  8. Harding, Charles; Pompei, Francesco; Burmistrov, Dmitriy; Welch, H. Gilbert; Abebe, Rediet; Wilson, Richard. (2015). «Breast Cancer Screening, Incidence, and Mortality Across US Counties» JAMA Internal Medicine 175 (9): 1483–9.  doi:10.1001/jamainternmed.2015.3043. PMID 26147578..
  9. Trifunovic, Luka; Dial, Oliver; Trif, Mircea; Wootton, James R.; Abebe, Rediet; Yacoby, Amir; Loss, Daniel. (2012). «Long-Distance Spin-Spin Coupling via Floating Gates» Physical Review X 2 (1): 011006.  doi:10.1103/PhysRevX.2.011006. Bibcode2012PhRvX...2a1006T..
  10. (Ingelesez) «Rediet T. Abebe | Writer Page | The Harvard Crimson» www.thecrimson.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-16).
  11. «The Harvard-Cambridge Scholarships – Former Scholars» The Harvard-Cambridge Scholarships.
  12. «Cambridge Scholars» Harvard Magazine 17 June 2013.
  13. «Jon Kleinberg – Home Page» Cornell University.
  14. a b «In December, Rediet Abebe Will Become the First Black Woman to Receive a Ph.D. in Computer Science at Cornell» The Cornell Sun.
  15. «Mechanism Design for Social Good – MIT Technology Review» MIT Technology Review Events.
  16. a b (Ingelesez) «ACD Working Group on Artificial Intelligence» NIH Advisory Committee to the Director.
  17. a b (Ingelesez) «Rediet Abebe» Berkman Klein Center 2019-08-16.
  18. «Current and Former Junior Fellows» Harvard Society of Fellows.
  19. «Rediet Abebe | EECS at UC Berkeley» www2.eecs.berkeley.edu.
  20. Cornell's first black female CS Ph.D. blazed her own trail. Cornell Chronicle May 21, 2020.
  21. «Berkeley Artificial Intelligence Research Lab» bair.berkeley.edu.
  22. (Ingelesez) «Berkeley Institute for Data Science» Berkeley Institute for Data Science.
  23. (Ingelesez) «CITRIS and the Banatao Institute - University of California» CITRIS and the Banatao Institute.
  24. «Center for Learning, Information, Inference, Intelligence, and Mathematics at Berkeley» climb.berkeley.edu.
  25. (Ingelesez) «BEAAMO» www.beaamo.com.
  26. (Ingelesez) «EAAMO'22» EAAMO'22 (Noiz kontsultatua: 2023-02-11).
  27. «Meet the Innovators Under 35 – MIT Technology Review» MIT Technology Review Events.
  28. 35 Innovators Under 35 - Pioneers. MIT Technology Review.
  29. a b «ACM SIGecom: Doctoral Dissertation Award» www.sigecom.org (Noiz kontsultatua: 2023-02-11).
  30. (Ingelesez) Forbes. (2019-02-22). «Rediet Abebe, Co-Founder of Black in AI, talks about the need for more diversity in AI job roles, and why she founded her own organization» @forbes.
  31. «The Bloomberg 50» Bloomberg.com.
  32. (Ingelesez) York, Carnegie Corporation of New. «2022 Andrew Carnegie Fellows» Carnegie Corporation of New York (Noiz kontsultatua: 2023-02-11).
  33. (Ingelesez) Nietzel, Michael T.. «Here Are The 28 Andrew Carnegie Fellows For 2022» Forbes (Noiz kontsultatua: 2023-02-11).
  34. «SIGKDD Awards : SIGKDD Dissertation Award» www.kdd.org (Noiz kontsultatua: 2023-02-11).
  35. (Ingelesez) «Innovation For Equity Announces Winners for 2020 IFE Awards» www.hmhco.com (Noiz kontsultatua: 2023-02-11).
  36. (Ingelesez) ayadmin. (2020-11-03). «2020 100 Most Influential Young Africans List Announced» Africa Youth Awards (Noiz kontsultatua: 2023-02-11).
  37. (Ingelesez) «Rediet Abebe» MIT Technology Review (Noiz kontsultatua: 2023-02-11).
  38. (Ingelesez) «The Bloomberg 50» Bloomberg.com (Noiz kontsultatua: 2023-02-11).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]