Roberto Matta
Roberto Matta | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Roberto Sebastián Antonio Matta Echaurren |
Jaiotza | Santiago, 1911ko azaroaren 11 |
Herrialdea | Txile Frantzia |
Bizilekua | Paris Tarquinia |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Heriotza | Civitavecchia, 2002ko azaroaren 23a (91 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Txileko Pontifize Unibertsitate Katolikoa Colegio de los Sagrados Corazones de Santiago (en) |
Hizkuntzak | gaztelania italiera ingelesa frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, eskultorea, arkitektoa, diseinatzailea, grabatzailea, litografoa, artista grafikoa eta artista bisuala |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | Santiago Paris Erroma eta New York |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Royal Academy of Arts |
Mugimendua | surrealismoa |
Izengoitia(k) | Matta, Matta Echaurren, Roberto Sebastián, Matta, Roberto Sebastian, Matta Echauren, Roberto Sebastian Antonio eta Matta Echaurren, Roberto Antonio Sebastián |
Genero artistikoa | arte abstraktua |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
robertomatta.com | |
Roberto Sebastián Antonio Matta Echaurren (Santiago, Txile, 1911ko azaroaren 11a - Civitavecchia, Italia, 2002ko azaroaren 23a) txiletar margolaria izan zen. Bere herrialdeko artistarik ospetsuenetariko bat da, espresionismo abstraktua eta surrealismo landu zuena.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arkitektura ikasketak egin zituen Santiagoko Unibertsitate Katolikoan, eta handik Parisa aldatu zen. Parisen Le Corbusierrekin lan egin zuen. 1935 inguruan García Lorca, Dalí eta André Breton ezagutu zituen Espainian. Handik bi urtera Le Corbusierren lantegia utzi eta surrealismoaren bidetik abiatu zen; urte hartan bertan surrealisten erakusketan ikusgai jarri zituen bere marrazkiak. 1938an olio pintura lantzen hasi zen, Barne paisaiak (izen hori jarri zien egileak bere hasierako obrei) paisaia fantastikoen sailarekin.
1939an Europatik New Yorkera ihes egin zuen, eta han iheslari surrealistekin harremana izan zuen (Duchamp, Ernst, Tanguy, Masson, Breton). 1940an bakarkako lehen erakusketa egin zuen, eta 1942an Erbesteko artistak erakusketan parte hartu zuen New Yorken. Ondoren Mexikora aldatu zen, eta 1949az gero Italiara, Ingalaterrara eta Frantziara bidaiatu zuen. 1940ko hamarraldian espresionismo abstraktuaren berrikuntzak iragarri zituen. Bere obretan automata hibrido eta intsektu tankerako izaki izugarriak agertzen dira, adibidez, Eros precipitado (1944, New Yorkeko Arte Modernoaren Museoan) obran. Surrealismoaren eragina nabarmentzen da Mattaren margolaritzan, zeinuak izaki beldurgarriak dira, gizarte modernoaren zibilizazio teknologikoaren ezaugarri, eta gizakiak makinaren aroan bizi duen bakardadea adierazten du.
Baina 1950 inguruan, 1948an hain zuzen, surrealistekiko lotura eten eta Erromara joan zen. Han, espazio kosmikoan igerian ageri diren forma organikoak eta irudi onirikoak alde batera utzita, espresionismoaren hurbilagoko bide bati heldu zion. 1960ko hamarraldian erreferentzia politikoak agertu zituen. 1970ean irudi kosmiko eta apokaliptikoen bidez Augusto Pinocheten estatu kolpearen ondorengo Txileko egoera salatu zuen. Obra aipagarriak ditu Lurra gizakia da (1941), Djamila gaia, Espainiako Gerra Zibilean oinarritua (1962) eta Batasunaren egoerari buruz (1965).
Lan nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Morfologías sicológicas (1938-1939)
- Pista fabulosa de la muerte (1941)
- El vértigo de Eros (1944)
- La cuestión Djamile (1958)
- La vida Allende la muerte (1973)
- El primer gol del pueblo chileno (1971)
-
Chaosmos
-
Ojo con los desarrolladores
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Roberto Matta |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.