Ruth Logan Roberts
Ruth Logan Roberts | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Alabama, 1891 |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | 1968 (76/77 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | sufragettea |
Ruth Logan Roberts (Alabama, Ameriketako Estatu Batuak, 1891 – 1968ko urrian) sufragista, aktibista, YWCA-ko buruzagia eta Harlem-go (New York hiriko) bere saloiko anfitrioia izan zen.
Haurtzaroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ruth Logan Roberts 1891n Alabama-n jaio zen, Adella Hunt Logan irakasle, idazle eta sufragista eta Warren Logan-en, bigarrena agintean Tuskeegee Institutuan, alaba. Ruth bederatzi umeren bigarrena zen. Logan-ak pribilegiatuak ziren, ongi heziak eta ongi konektatuak. Horrez gain azal oso argiko Afro Amerikarrak ziren eta zurien itxura zeukaten. Hala ere, salbuespen berezi batekin, haiek komunitate beltzean barruan geratzea aukeratu zuten eta komunitate beltza serbitzea.
Ruth-ek Tuskegee-n, bai haur hezkuntza eta bai lehen hezkuntza egin zuen. Gero Ohio-ko Oberlin College-era bidali zuten urte biko unibersitate prestaketa lanak egitera eta jarraian hiru urteko egonaldia Boston's Sargent College-en Sargent Unibersitateak kirol heziketa, heziketa fisikoa,dietetika-entrenamendu eta halakoetan prestatzen zuen gehien bat emakume gazteak. Roberts-ek fisioterapia ikasi zuen Boston-go Sargent Heziketa Fisikoko Eskolan[1], eta 1911n graduatu zen. Geroago, Roberts-ek hezitzaile fisiko bezala lan egin zuen Tuskegee Instituturako. 1917an, Eugene Percy Roberts, mediku alargunarekin ezkondu zen [2] - New York hiriko bigarren mediku lizenziatu beltza eta 1894an hasi zuena medikuntza lanean - Ruth baino nahiko zaharragoa, Booker T. Washington-en laguna izandakoa eta Insitutuaren babestazailea urteetan. Ruth eta bere senarra New York hiri -ra joan zen bizitzera, herri-etxe dotore batera oso ezaguna "130" bezala - heldbide osoa 130 West 130th Street zen.
Aktibismoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ruth Logan Roberts-ek 1913 inguruan hasi zuen bere sufragista lana, Tuskegee-n. Bere aktibismoarekin jarraitu zuen New York hirira bizitzera joan ondoren, batzar batzuei arreta berezia eskainiz eta emakumeen sufragioa eta arraza-bereizkeriaren aurka aktiboki defendatuz.
Roberts YWCA nazional eta lokaleko zuzendaritza batzordeetako kidea izan zen, baita ama ezkongabeentzako Katy Ferguson etxeko batzordeko kide ere. New York-eko Estatuko Gizarte Ongizateko Batzordean ere parte hartu zuen.
YWCA-n, zegoenean berriz, Roberts-ek gerra bonuen salmentan emakumeak antolatzen lagundu zuen, Askatasun Maileguaren programaren bidez.
New York-eko Estatuko Gizarte Ongizateko Batzordean ere parte hartu zuen, eta Thomas E. Dewey gobernadoreak postu horretara izendatu zuen. Osasun-hezkuntza zela eta, New York-eko Tuberkulosi eta Osasun Elkarteko eta Koloreko Erizain Graduatuen Elkarte Nazionaleko batzarretan zerbitzatu zuen.
Saloia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Roberts-ek 130 West 130th Street-en (Harlem, New York hiria) ipini zuen ostatu bere etxean, eta une hartan Harlem-en politikan, zerbitzu komunitarioan eta arteetan aktibo zeuden pertsona garrantzitsuak bildu zituen.
Bere etxea hain handia zenez - sukaldaria, neskamea eta txoferra zituen bere beharizan eta bere senararenei erantzuteko – [2]Ruth Logan Roberts on hartzen zituen bisitariak tratu diskriminatzaile sahiestu espero zutenak (eta baita hoteleko gastuak) New York hirian. Hainbat pertsona urbil eta urrunekoak pasatu ziren bere etxetik. Babesleku segurua, jateko ona. jende eta elkarrizketa interesgarriak ziren bere etxeko ezaugarriak.[3]
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ruth Logan Roberts eta bere senarrak ez zuten izan umerik [4](bere amaren depresio larriak sumindu egin zuen bederatzi umeren eskaera fisikoak, emozionalak eta ekonomikoagatik) baina hiru neba-arreba gazteagoak, gehienetan, bere etxean bizi izan ziren.
Dr. Eugene Percy Roberts 1952an hil egin zen eta Ruth-en osasuna hondatzen hasi zen – bera beti izanik erretzaile porrokatua eta edalea - eta 1960an, familiak "130." saldu zuten eta bere neba-arreba gazteagoak azken baten egoitza batera eraman behar zuten eta bertan 1968ko urrian hil egin zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) et.al, TAU OMEGA CHAPTER. (2014-01-21). The Legacy of the Pacesetters of Tau Omega Chapter, ALPHA KAPPA ALPHA SORORITY, INC®: A History of Timeless Service to the Harlem Community and Beyond. AuthorHouse ISBN 978-1-4918-4709-1. (Noiz kontsultatua: 2024-12-23).
- ↑ a b «Ruth Logan Roberts | Alexander Street Documents» documents.alexanderstreet.com (Noiz kontsultatua: 2024-12-23).
- ↑ (Ingelesez) Molly. (2021-06-05). «A Brief History of Salons» The Salon Host (Noiz kontsultatua: 2024-12-23).
- ↑ «Ruth Logan Roberts | Alexander Street Documents» documents.alexanderstreet.com (Noiz kontsultatua: 2024-12-23).