Saioa Alkaiza
Saioa Alkaiza | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Iruñea, 1991ko urtarrilaren 17a (33 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria eta kazetaria |
Parte-hartzailea
| |
Enplegatzailea(k) | Berria Hitza (egunkaria) Euskalerria irratia |
Saioa Alkaiza Guallar (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1991ko urtarrilaren 17a) nafar bertsolaria da, Nafarroako hainbat bertso eskolatan ibilitakoa, hamaika plazatan parte hartutakoa, baita Nafarroako Bertsolari Txapelketan ere.[1] 2021eko Nafarroako Bertsolari Txapelketa irabazi zuen.[2] 2022an Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoen bigarren itzulira iritsi zen.
Kazetaritzan lizentziatua, genero berdintasun eta antropologia masterrak dauzka. Kazetari aritu da hainbat hedabidetan: BERRIA,[3] Nafarroako HITZA, Euskalerria irratia... Irrati horretako Sanfermintza saioan egindako elkarrizketa batek eman zion genero berdintasunaren kazetaritza saria (Kazetaritza Praktika Onen saria Iruñeko Udaleko Berdintasun alorrak emandakoa).[4]
Bestalde, bertso jarriengatik hainbat aitortza jaso ditu: Iruñeko Bertso paper lehiaketa irabazi zuen, 2020ean eta 2021ean.[5] Literaturari dagokionez, saritua izan da zenbait sariketetan: Iruñeko Udalak antolatutako Egile Berriendako Euskarazko Literatur Lehiaketan, narrazio alorrean, lehen (2020an eta 2021ean) eta bigarren (2019an eta 2017an) sariak eskuratu ditu;[6] 2022an, Bilboko Udalak antolatutako Gabriel Aresti narrazio lehiaketa irabazi zuen; eta 2023an, Geuretik Sortuak beka.
Bertsolari Txapelketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa
- Txapelduna (2): 2008 eta 2009
- Nafarroako Bertsolari Txapelketa:
- Bertsolari Txapelketa Nagusia:
- Finalaurreak (1): 2022
Sariak eta errekonozimenduak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Mariano Izeta sariketa (1): 2014
- 2017 eta 2019: Egile berriendako euskarazko literatur sariketako bigarren saria.
- 2020: Kazetaritza Praktika Onen saria Iruñeko Udaleko Berdintasun alorrak ematen duena. Genero berdintasunaren kazetaritza saria.[4]
- 2020: Iruñeko I. Bertso paper lehiaketa irabazi zuen.[5]
- 2021: Iruñeko II. Bertso paper lehiaketa irabazi zuen.
- 2020 eta 2021: Egile berriendako euskarazko literatur sariketako lehen saria.
- 2022: Bilboko Gabriel Aresti errelato sariketan, lehen saria.
- 2023: 'Geuretik Sortuak' beka.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Saioa Alkaiza - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-12).
- ↑ «"Heroismoak gehiago konektatzen zuen garai batean, baina niri populista egiten zait"» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-12-17).
- ↑ Guallar, Saioa Alkaiza. «Saioa Alkaiza Guallar» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-01-12).
- ↑ a b «Euskalerria Irratiko Saioa Alkaizarentzat, genero berdintasunaren kazetaritza saria - Iruñea» euskalerriairratia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-12).
- ↑ a b «Ekhi Rojok, Beñat Astizek eta Saioa Alkaizak irabazi dute Iruñeko I. bertsopaper lehiaketa - Iruñea» euskalerriairratia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-12).
- ↑ Gorraiz, Uxue Rey. ««Eguneroko gauza txikiek eginak gara»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-01-12).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Elkarrizketa: Bertsolaria naiz esan behar izan diot neure buruari, sinesteko Berria, 2021.11.30