Sana Minatozaki
Sana Minatozaki | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Osaka, 1996ko abenduaren 29a (27 urte) |
Herrialdea | Japonia |
Lehen hizkuntza | japoniera |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | japoniera koreera |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, dantzaria eta kanta-idazlea |
Kidetza | Twice MiSaMo (en) |
Genero artistikoa | K-popa |
Ahots mota | light soprano (en) |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | JYP Entertainment (en) Universal Republic Records |
Sana Minatozaki (japonieraz: 湊崎 紗夏 Minatozaki Sana , Osaka, 1996ko abenduaren 29a) japoniar abeslari, dantzari, modelo, konpositorea eta aurkezlea da. Batez ere, 2015ean JYP Entertainmentek sortutako Twice talde hegokorearraren kide izateagatik da ezaguna.[1]
Lehenengo urteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sana Minatozaki, 1996ko abenduaren 29an jaio zen Tennoji-kun, Osaka, Japonia. Alaba bakarra da. Laster interesatu zen dantza eta kantuarekiko, nagusiki Girls Generation edo Kara bezalako K-pop taldeek inspiratua.
2009an hasi zen ExPGekin entrenatzen Osakan, Japonian abeslari izateko asmoz. Hala ere, 14 urte zituela, JYP Entertainment Hego Koreako entretenimendu-konpainiako langile batek merkataritza-gune batean aurkitu zuen eta hurrengo egunean JYP Japonian urtero egiten zuen entzunaldian parte hartzera gonbidatu zuen. Entzunaldian, Girls 'Generation taldearen "Mr. Taxi " abestia interpretatu zuen. Entzunaldia pasa zuen eta 2012ko martxoan bigarren hezkuntzan graduatu ondoren, Hego Koreara joan zen JYPEren entrenamendu programarekin hasteko.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Debut aurrekoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]GOT7ren "a" eta Junhoren "feel" musika bideoetan agertu zen 2014an, eta publiko korearraren artean nabarmendu zen. Urte horretan, JYPren 6mix deitutako girl group berri baten kide bihurtzea espero zen, baina azkenean talde hori ez zen inoiz sortu.
Sixteen
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2015ean, Sanak Sixteen musika biziraupeneko programan parte hartu zuen, honek JYPren hamasei ikasle elkarren aurka borrokatu zituen, Twice konpainiako girl group berrian toki bat ziurtatzeko. Sixteeneko lehiakideak, kantu eta dantza trebetasunengatik ez ezik, euren karisma eta nortasunagatik ere ebaluatuak izan ziren. Ikuskizuna 2015eko maiatzaren 5ean estreinatu zen eta azken atala 2015eko uztailaren 7an estreinatu zen, Sana Twice-ko bigarren kide ofizial izendatu zutenean.
Twice
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2015eko urrian egin zuen debuta Twice-rekin, The Story Begins albumeko "like OOH-AHH" abestiarekin, baina taldeak ez zuen 2016ra arte arrakasta handirik lortu, "Cheer Up" singlearekin, Gaon Digital Chart zerrendaren lehen tokian kokatu zen eta abestia eta, bereziki, Sanak abestutako zatia oso ezaguna izan zen urte horretan. Twicecoaster: lan 1 minialbumak taldearen arrakasta sendotu zuen, 2016an gehien saldu zen emakume talde baten albuma izanik eta korean izandako arrakasta askoren hartean, taldeak Japonian egin zuen debuta 2017ko ekainaren 28an, eta arrakasta handia lortu zuen bertan ere. Taldeak "Likey" abestiarekin egin zuen jauzia nazioarteko zerrendetako lehenengo postuetara eta nazioarteko arrakasta hori urrengo urteetan berretsi egin zen, albume arrakastatsu askorekin, Charlie XCX bezalako nazioarteko artistekin egindako kolaborazioekin, eta munduko bira bat eginez.[2]
Bakarkako jarduerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sana bere nortasun energetiko eta alaiagatik da ezaguna, honengatik, eta bere dantza trebetasunagatik, Hego Korean eta atzerrian errekonozimendu sandia jaso du. Bere ospea, Momo eta Mina bere taldekide japoniarrekin batera, Japonia eta Hego Korearen arteko harremanak hobetzeko arrazoietako bat bezala ere azpimarratua izan da. Gallup Koreak 2018rako egindako urteroko musika-inkestan, Hego Koreako 17. idol-rik ezagunena bezala bozkatu zen Sana, eta, beraz, inkesta horretan hobekien sailkatutako japoniar pertsona izan zen eta 2019ko inkestan 15. postua lortu zuen. Twicetik kanpo, hainbat marka eta produkturen promozio lanak egin ditu ere.
Polemika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Japoniako Heisei Arotik Reiwa arorako trantsizioaren bezperan, 2019ko maiatzak 1ean, Sanak mezu bat argitaratu zuen Instagrameko Twiceren kontuan, jaio zen aroari agur esan eta hurrengoari ongietorria emanez. Itzulpen baten arabera, Sanak esan zuen: "Heisei aroan jaio nintzen, eta triste nago amaitzen ikusteaz. Heiseiri "lan ona" esango nioke. Reiwa aro berriaren lehen egunean, Heiseiren azken eguna emango dut, buru fresko batekin". Sanaren komentarioek kritika batzuk erakarri zituzten Hego Korearekiko sentsibilitate faltatzat ikusi zituztenen ildotik.
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Konposizio-kredituak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Abestia | Albuma | Artista | Norekin |
---|---|---|---|---|
2018 | "Shot Thru the Heart" | Summer Nights | Twice | Momo, Mina |
2019 | "Turn It Up" | Fancy You | Earattack | |
"21:29" | Feel Special | Twice | ||
2020 | "DO WHAT WE LIKE" | Eyes Wide Open | — |
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Telebistako programak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sixteen (Mnet) - 2015
- TWICE'S Private Life (Mnet) - 2015
- Knowing Bros Ep. 27 (JTBC) - 2016
- Idol Star Athletic Championships (MBC) - 2016
- Running Man Ep. 302 (SBS) - 2016
- Running Man Ep. 328 (SBS) - 2016
- Knowing Bros Ep. 76 (JTBC) - 2017
- Master Key Ep. 4 (SBS) - 2017
Aparizioak bideo musikaletan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- GOT7 - "A" (2014)
- Junho - "Feel" (2014)
- Park Jin Young - "Fire" (feat. Conan O'Brien, Steven Yeun, & Jimin Park) (2016)
- Junho - "Instant Love" (2017)
Kolaborazioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Junho - "Candy" featuring Sana (2017)[3]