Scarlett Johansson
Scarlett Ingrid Johansson (New York, 1984ko azaroaren 22a - ) zinemako aktore, modelo eta abeslari estatubatuarra da eta Danimarkako herritartasuna ere badu. The Horse Whisperer filmak eman zion ospea eta kritikoek asko goraipatu zuten Ghost World pelikulan egindako lana. BAFTA sari bat ere bereganatu zuen eta Urrezko Globo sarietarako izendatu zuten Lost in Translation eta Girl with a Pearl Earring egindako lanagatik.
2008ko maiatzaren 20an, bakarlari izan zen bere lehen lan musikalean, Anywhere I Lay My Head, Tom Waits maixuaren hainbat abesti bertsionatu zituelarik[1].
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Scarlett Johansson 1984ko azaroaren 22an jaio zen Manhattanen jaio zen. Scarletten aita Karsten Johanson Danimarkako arkitektoa da eta ama, berriz, poloniar jatorriko Melanie Sloan film ekoizlea. Aitaren aldeko aitona, Ejner Johansson, gidoilaria eta film zuzendaria izan zen.
Johanssonek herritartasun bikoitza dauka, estatubatuarra eta daniarra. Gurasoek Danimarkan ezagutu zuten elkar, ama amona Dorothyrekin bizi zenean. Amona hau liburuzaina eta irakaslea zen[2]. Scarlettek ahizpa zaharrago bat du, Vanessa, eta anaia bikia, Adrian, biak aktoreak. Anaiaorde bat ere badu, Christian, bere aitaren bigarren ezkontzaren ondorio[3].
Txiki-txikitatik prestatzen aritu zen aktore izateko eta Manhattaneko Professional´s Children School hasi zituen bere ikasketak, ondoren Lee Strasberg Theatre Institute ospetsuan jarraitu zuelarik. Telebistako iragarkien castingetara hainbat alditan aurkeztu ondoren, 8 urterekin teatroan debuta egin zuen. Handik aurrera, filmetan parte hartzeko paperak iristen hasi ziren, 1996an, Manny & Lo filman, bere lehenengo paper nagusia eman zioten arte.
Harrezkero, filmetan antzezten jarraitu zuen, baina ez zen oso ospetsua. Alabaina, 2003an, Girl with a Pearl Earring filman parte hartu zuen paper nagusian. Urte honetan ere, Scarlettek 4 Oscar izendapen jaso zituen Lost in Translation filmean antzezteagatik. Arrakasta horiek ez ezik, beste batzuk lortu ditu, esate baterako, Match Point filman antzezteagatik, Urrezko Globo sarietara izendatu zuten emakumezko bigarren aktorerik onenaren kategorian.
Ezkontza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2008ko maiatzean, Scarlettek Ryan Reynoldsekin zuen konpromisoa jakinarazi zuen New Yorkeko Arte Museo Metropolitanon. 2007ko otsailaz gero bikotea harremanetan zebilen eta, 2008ko urriaren 28an, bere ezkontzaren berri eman zuten People aldizkarian. Aldizkari berak argitaratu zuen 2010eko abenduaren 14an bikotekideek ezkontza bertan behera uzten zutela ere[4].
Karrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Esan bezala, txiki-txikitatik jaso zuen aktore izateko prestakuntza eta, telebistako iragarkien castingetara hainbat alditan aurkeztu ondoren, 8 urte zituen teatroan debuta egin zuenean. Handik aurrera, filmetan parte hartzeko paperak iristen hasi zitzaizkion, 1996an, Lisa Kruegerren Manny & Lo filman Amanda izateko aukera, bere lehenengo paper nagusia, eskaini zioten arte.
Scarlett ez zen sekula, Hollywoodeko gainontzeko haur prodigioen antzeko haur izarra izan. Hasierako paper garrantzitsuenetako bat Kate Armstrongena izan zen, Sean Conneryren alaba izan zelarik Arne Glimcherren The Street Lawyerren akzio eta suspentsezko filmean, baina ez zuen arrakasta handirik izan.
Zineman jarraitu zuen arren, 4 urte geroago arte ez zuen paper egokirik lortu, Robert Redforden eskutik, honek Grace MacLean haurra izateko aukera eman zionean The Horse Whisperer filman. Garai horretan atera zen Scarlett nerabezarotik eta aktore helduen paperak iristen hasiko zitzaizkion handik aurrera.
2001ean, Coen anaien The Man Who Wasn't There filman egin zuen Birdy, protagonistaren (Billy Bob Thornton) lagun pianojolea. Urte berean, Ghost World egin zuen Thora Birch eta Steve Buscemikin batera, arrakasta handia izan zuen komedia-drama. Horrela esan zuen Scarlettek:
« | Scarlettek bere pertsonaiari buruz esann zuen: " Rebbeca adimen handiko neska da eta besteengandik desberdina (...) Ez da ohiko nerabe film horietako bat[5] | » |
2003a izan zen Scarletten urte borobila, nazioartean oihartzuna izan zuelako eta komunikabideetan benetako errekonozimendua jasotzen hasi zelako. Tracy Chavalierren Girl with a Pearl Earring eleberrian oinarritutako Peter Webberren filman Johannes Vermeerrek margotutako koadroa erakutsi ziguten eta Griet antzeztu zuen artistak, kritikaren ustez lan bikaina.
Ospe handia hartuta bazuen, jada, Sofia Coppolaren Lost in Translation egin zuenean, Charlotten paperak berriro deitu zuen kritikaren arreta. Bill Murrayrekin batera egin zuen film independente honek 4 izendapen jaso zituen Oscar sarietan.
Laudorio ez gutxi berriro ere Woody Allenen Match Point filman, Nola Rice ederraren paperean. 2006ko Urrezko Globo sarietarako izendapena jaso zuen, Rachel Weiszek eraman bazuen ere (Fernando Meirellessen Lorezain leialaen egindako Tessa Quayle paperagatik)
2006an, James Ellroyren eleberriaren adaptazioa den Brian de Palmaren The Black Dahlia filman egin zuen lan eta berriro hartu du parte Woody Allenen beste 2 filmetan: Scoop eta Vicky Cristina Barcelona.
Hortik aurrera, eten gabe aritu da lanean, bai zineman eta baita iragarkietako modelo bezala ere.
Era berean, aipatzekoa da, Johansson Bushen aukari ziren aktore taldeko kide izan zela, Susan Sarandon, Tim Robbins, Sean Penn, Richard Gere, Angelina Jolie, George Clooney, Charlize Theron, Rachel Weisz, Woody Harrelson, Tommy Lee Jones, Marisa Tomei, Diane Kruger edo Cameron Díaz bezala.
Antzerkia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Johansson Sophistry antzez lanean agertu zen lehenengoz Broadwaytik kanpo.
2009an, egin zuen debuta Broadwayn, New Yorkeko Cort Antzokian. Arthur Millerrek idatzitako eta Gregory Mosherrek zuzendutako A View from the Bridge drama eskaini zuen. 2010eko ekainean, aktore hoberenari eskainitako Tony Saria jasoko zuen lan honengatik[6].
Musika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2005ean, Andrew Lloyd Webberen The Sound of Music musikalerako hartu zuten kontuan, azkenean Mariaren papera Connie Fisherrek egingo bazuen ere.
2006an, Hollywoodeko aktoreek grabatutako abesti bilduma baterako, George Gershwinen Summertime abestia grabatu zuen
2007an, berriz, The Jesus and Mary Chain taldearekin batera aurkeztu zen Indion (Kalifornia) egingo zen Coachella jaialdira. Just Like Honey izan zen abestia [7].
2008ko maiatzaren 20an atera zuen bere lehen diska, Anywhere I Lay My Head, Tom Waitsen 10 abestiren bertsioak eta bat berea[8]. Harrera ezberdinak izan zituen albumak: NME25en ustez, 2008ko albumik hoberena izan zen eta Billboard Top Heatseekersentzat lehena izan zen. Billboard 200entzat, berriz, 126.a izan zen.
2009an, Jeff Buckley handiaren Last Goodbye abestia grabatu zuen He's Just Not That Into You filmaren soinu bandarentzako[9]. Urte berean, Break Up albuma atera zuen Pete Yornekin batera, Serge Gainsbourg eta Brigitte Bardotek egin zituzten duetoetan inspiratuta [10]. Billboard 200ean 41.a geratu zen albuma eta Erresuma Batuan, berriz, 160.a.
2010ean, Steel Train bandak Terrible Thrills Vol. 1 argitaratu zuen, emakume artistek bere taldearen abestiak bertsionatzen dituztelarik. Johanssonek lehena abestu zuen, Bullet.
2011n, berriz, One Whole Hour grabatu zuen Wretches And Jabberers film dokumentalarentzako.
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zinema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Filma | Pertsonaia | Oharra(k) |
---|---|---|---|
1994 | North | Laura Nelson | |
1995 | Just Cause | Kate Armstrong | |
1996 | If Lucy Fell | Emily | |
1996 | Manny & Lo | Amanda | |
1997 | Fall | Little girl | |
1997 | Home Alone 3 | Molly Pruitt | |
1998 | The Horse Whisperer | Grace MacLean | |
1999 | My Brother the Pig | Kathy Caldwell | |
2001 | The Man Who Wasn't There | Rachael "Birdy" Abundas | |
2001 | Ghost World | Rebecca | |
2001 | An American Rhapsody | Zsuzsi / Suzanne Sandor (15 urte) | |
2002 | Eight Legged Freaks | Ashley Parker | |
2003 | Lost in Translation | Charlotte | |
2003 | Girl with a Pearl Earring | Griet | |
2004 | The Perfect Score | Francesca Curtis | |
2004 | A Love Song for Bobby Long | Pursy Will | |
2004 | A Good Woman | Meg Windermere | |
2004 | The SpongeBob SquarePants Movie | Mindy | Voice role |
2004 | In Good Company | Alex Foreman | |
2005 | Match Point | Nola Rice | |
2005 | The Island | Jordan Two Delta / Sarah Jordan | |
2006 | Scoop | Sondra Pransky | |
2006 | The Black Dahlia | Katherine "Kay" Lake | |
2006 | The Prestige | Olivia Wenscombe | |
2007 | The Nanny Diaries | Annie Braddock | |
2008 | The Other Boleyn Girl | Maria Bolena | |
2008 | Vicky Cristina Barcelona | Cristina | |
2008 | The Spirit | Silken Floss | |
2009 | He's Just Not That Into You | Anna Marks | |
2010 | Iron Man 2 | Natasha Romanoff / Black Widow | |
2011 | We Bought a Zoo | Kelly Foster | |
2012 | The Avengers | Natasha Romanoff / Black Widow | |
2012 | Hitchcock | Janet Leigh | |
2013 | Don Jon | Barbara Sugarman | |
2013 | Under the Skin | Laura | |
2013 | Her | Samantha | Ahotsa |
2014 | Captain America: The Winter Soldier | Natasha Romanoff / Black Widow | |
2014 | Chef | Molly | |
2014 | Lucy | Lucy | |
2015 | Avengers: Age of Ultron | Natasha Romanoff / Black Widow | |
2016 | Hail, Caesar! | DeeAnna Moran | |
2016 | The Jungle Book | Kaa | Ahotsa |
2016 | Captain America: Civil War | Natasha Romanoff / Black Widow | |
2016 | Sing | Ash | Ahotsa |
2017 | Ghost in the Shell | The Major | |
2017 | Rock That Body | Jess | |
2018 | Isle of Dogs | Nutmeg | Ahotsa |
2018 | Avengers: Infinity War | Natasha Romanoff / Black Widow | |
2019 | Captain Marvel | Natasha Romanoff / Black Widow | Kredituen osteko eszena |
2019 | Avengers: Endgame | Natasha Romanoff / Black Widow | |
2019 | Marriage Story | Nicole | |
2019 | Jojo Rabbit | Rosie Betzler |
Telebista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Telesaila | Pertsonaia | Oharra(k) |
---|---|---|---|
1995 | The Client | Jenna Halliwell | Pilotua |
2001 | Anatomy of a Scene | Bera | Atal 1 |
2004 | Entourage | Bera | Atal 1 |
2005, 2006 2008 |
Robot Chicken | Ahotsa | 6 atal |
2006, 2007 2010, 2015 |
Saturday Night Live | Bera | 4 atal |
2014 | HitRecord on TV | Olivia | Atal 1 |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez)«Too hot to be cool - TV on the Radio interview». Scotland on Sunday (2008ko irailaren 14a).
- ↑ (Ingelesez)Weiss, Anthony (2006ko apirilaren 7a). «The Scarlett Grandma». The Jewish Daily.
- ↑ (Ingelesez)«Scarlett Johansson». Famous Why (2008ko abuztuaren 6a).
- ↑ (Ingelesez)«Scarlett Johansson y Ryan Reynolds se han separado». El País (2010eko abenduaren 14a).
- ↑ (Ingelesez)[Scarlett Johanssonen hitzak Ghost World filmaren gune ofizialeko Cast and Crew atalean
- ↑ (Ingelesez)Soll, Lindsay (2010eko ekainaren 14a). «Scarlett Johansson Thanks 'My Canadian,' Ryan Reynolds, At Tony Awards 2010». MTV.
- ↑ (Ingelesez) http://artsbeat.blogs.nytimes.com/2007/04/28/coachella-scarlett-johansson-joins-jesus-and-mary-chain/
- ↑ (Ingelesez) http://www.smh.com.au/news/film/local-favourite/2007/09/16/1189881329353.html
- ↑ (Ingelesez) http://stereogum.com/?p=048421
- ↑ (Ingelesez) http://www.usatoday.com/life/music/news/2009-05-21-break-up-album_N.htm