Stephen Jay Gould
Stephen Jay Gould (New York, 1941eko irailaren 10a - 2002ko maiatzaren 20a), paleontologo estatubatuarra, XX. mendeko zientzia-dibulgatzaile handienetarikoa eta Niles Eldredgerekin batera oreka puntuatuaren teoriaren egilea.
Paleontologoa ez ezik, geologoa eta zientziaren filosofoa zen, eta espezieen bilakaera eta determinismo biologikoaren gezurrak jendarteratzeko liburu askoren egilea izan zen. Antioch Collegen gradua lortu ondoren (1963), Columbiako Unibertsitatean paleontologiako doktoregoa atera zuen (1967). Harvard Unibertsitatean eskolak eman zituen 1967. urtetik aurrera. 1972an, American Museum of Natural Historyko Niles Eldridgerekin batera, oreka puntuatuaren teoria eboluzionista (puntualismoa) adierazi zuen (Darwinen teorien berrikuste bat), fosilen artean trantsizio-forma gutxi aurkitzen direlako gertaeratik abiatuta. Teoria gradualistan ez bezala, zeinaren arabera espezieak mailaz maila bilakatzen baitira denbora-bitarte luzetan, oreka puntuatuaren teoriaren arabera, espezie berrien sorreran gertatzen diren aldaketak azkar gertatzen dira, eta egonkortasun-aldi luzeak izaten dira gero. Goulden arabera, talde txiki bakartu samar batean, oso aldaketa azkarrak gertatzen dira ehunka urteko epean, baina gero egonkortu egiten dira, eta milioika urteetan ez da batere aldaketarik gertatzen. Gould oso ezaguna egin zen, bai teoria horregatik bai argitaratu zituen lan zientifiko eztabaidagarriengatik, batez ere Natural History aldizkarian hilero idazten zuen This View of Life (Bizitzaren ikuspegi hau) zutabearengatik.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Stephen Jay Gould Baysiden jaio zen, New Yorkeko Queenseko auzo lasai batean. Bere aita, Leonard, takigrafo bezala lan egiten zuen epaitegietan eta bere ama artista zen. Gouldek, bost urte zeuzkanean, bere aitak eraman zuen Amerikako Historia Natural museora non ikusi zuen bere lehenengo Tyrannosaurus rex. Berak ez zekien horrelako espezieak egon zirela. Horregatik momentu horretan erabaki zuen paleontologo izango zela.
Hazi zen judu etxe batean baina berak ez zuen erlijiorik praktikatzen. Agnostikotzat zuen bere burua.
1960 hamarkada. Gouldek AEBko Eskubide zibilen aldeko mugimenduan parte hartu zuen. Sarritan parte hartu zuen justizia sozialaren aldeko kanpainetan. Berak antolatu zituen manifestazioak dantza-areto baten aurka, bertan ez zituztelako pertsona beltzak onartzen. Gouldek segitu zuen manifestazio hauek antolatzen, dantza-aretoan politika hori aldatu zuten arte. Bere idazlanetan salatu zituen bere garaiko gizarteko zapalketa batzuk, arrazismoa eta sexismoa.
Gould bi aldiz ezkondu zen. Bere lehengo ezkontza 1965ean izan zen Deborah Lee-rekin. Berarekin bi ume eduki zituen: Jesse eta Ethan. Bere bigarren ezkontza 1995ean izan zen, Rhonda Roland Sheare-rekin.
1982ko uztailean mesotelioma diagnostikatu zioten, sabeleko estaldurari eragiten dion oso minbizi larri bat. Bi urtez egon zen gaixotasunaren kontra borrokatzen eta ondoren Discover aldizkarian artikulu bat argitaratu zuen, non hitz egiten zuen bere gaixotasunari buruz. Artikulu horretan esaten zuen bizi-itxaropena 8 hilabeteetakoa zela baina estatistikak esaten dute % 50 pertsonak hiltzen direla 8 hilabeteak baino lehen. Beste erdiak luzeago bizi ahal zuen. Berari minbizia garaiz detektatu zioten eta horregatik tratamendu onak eman zizkioten eta ebakuntzek lagundu zioten. Gouldek sendatzea lortu zuen.
Marihuanaren erabilpen sendagarriaren aldeko defendatzailea ere izan zen zeren bere errekuperazioan droga hau erre egin zuen. Gouldek esan zuen marihuanak eragin positibo handia eduki zuela bere sendatze prozesuan .
Gould 2002ko maiatzaren 20an hil zen bere etxean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1941eko jaiotzak
- 2002ko heriotzak
- Ameriketako Estatu Batuetako paleontologoak
- Newyorkarrak
- Ameriketako Estatu Batuetako saiakeragileak
- Birikako minbiziaren ondorioz hildakoak
- Zientzia dibulgatzaileak
- Judu agnostikoak
- New Yorken hildakoak
- Arrazaren eta adimenaren inguruko eztabaida
- Harvard Unibertsitateko irakasleak