Edukira joan

The Jewel in the Crown

Wikipedia, Entziklopedia askea
The Jewel in the Crown
Jatorria
Sortzailea(k)Christopher Morahan (en) Itzuli
IzenburuaThe Jewel in the Crown
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaErresuma Batua
Atalak14
Ezaugarriak
Genero artistikoatelebista drama, telesail historikoa eta romance television series (en) Itzuli
Hizkuntzaingelesa
Iraupena12:58 minutu
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Jim O'Brien (en) Itzuli
Christopher Morahan (en) Itzuli
[[Kategoria:Jim O'Brien (en) Itzuli zuzendutako telesailak]]
[[Kategoria:Christopher Morahan (en) Itzuli zuzendutako telesailak]]
Gidoigilea(k)Ken Taylor (en) Itzuli
[[Kategoria:Ken Taylor (en) Itzuli idatzitako telesailak]]
Antzezlea(k)
Bestelako lanak
MusikagileaGeorge Fenton
Emanaldia
Jatorrizko igorleaITV
Hasiera-data1984ko urtarrilaren 9a
Amaiera-data1984ko apirilaren 3a

IMDB: tt0086739 Filmaffinity: 578525 Edit the value on Wikidata

The Jewel in the Crown 1984 telebistako telesail britainiarra da Indiako Raj britainiarraren azken urteetan kokatua, 1942 eta 1947 artean. Paul Scott idazle britainiarraren Raj Quartet eleberri sortan dago oinarrituta. Granada Television-ek ekoiztu zuen ITV katerako.

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Fikziozko hiri indiar bat, 1942. urtean. Hari Kumar izeneko indiar bat oso asimilatua sentitzen da britainiarrekin, ingeles ikusten du bere burua, eta erlazio bat hasiko du komunitate kolonialeko Daphne izeneko neskarekin[1].

Bikotea elkarrekin den batean, talde batek eraso egingo die eta Daphne bortxatuko dute. Britainiarren segurtasun indarretako ordezkariak, Merrick soziopata bortizak, Hari atxilotzen du, errugabea den arren. Injustiziari ezin aurre eginda, Daphne haurdun geratu da gainera, baina haurra Harirena balitz bezala kontsideratu nahi du. Erditzean, ordea, hil egiten da Dahpne, eta alaba jaio berria britainiar batzuek haziko dute.

Istorioan eten bezalako bat dago gero, eta jarraipena zentratzen da Merrick militarrarengan, nola erlazionatzen den beste britainiar eta indiar batzuekin. Hauetariko batzuek harremana izan zuten Hari eta Daphnerekin, eta bikote haren drama, eta Merrickek gertaeretan izan zuen erruduntza gero eta gai pisuagoa bihurtzen da istorioan.

Aldi berean, India independentziarantz doa, eta Merrick bezalako agintarien jarrera kriminala beste drama baten eragile ere badela ikusten da: hindu eta musulmanen arteko zatiketa independentziaren garaian.

Kritika onak jaso zituen telesailak. 1980ko hamarkadan ikus-entzunezko zenbait egin ziren India britainiarraren krisi urteez, Gandhi eta Passage to India adibidez (azken horretan zenbait aktore errepikatzen dira telesail honetakoak), baina kritikari batzuen arabera telesail honek gordinago eta paternalismo gutxiagorekin deskribatzen du krisia[2].

Zenbait aktoreren karrera hasiera inportante bat markatu zuen telesailak, bereziki Charles Dance eta Art Malik-ena, baina batez ere Merrick maltzurraren paperean nabarmendu zen Tim Piggot-Smith[3].

Aktore nagusiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Generation (2003), Marc Saul 2010 Sources of reference: The Making of The Jewel In The Crown (1983) Masterpiece Theatre (1996) The Dream That Died-The Rise and Fall of ITV (2008) Granada Television- The First. «The Jewel In The Crown» Television Heaven (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  2. (Ingelesez) O'Connor, John J.. (1984-12-16). «Tv View; 'Jewel in the Crown'- Superb Drama» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  3. (Ingelesez) Coghlan, Alexandra. (2010-09-17). «Your next box set: The Jewel in the Crown» the Guardian (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]