The Last of the Mohicans (1992ko filma)
The Last of the Mohicans (euskaraz Azken Mohikanoa, ingelesezko izenburua literalki: Moikanoetako Azkena) 1992ko Michael Mann estatubatuar zinema zuzendariaren abenturazko filma bat da. James Fenimore Cooper idazlearen The Last of the Mohicans eleberria eta 1936ko izen berdineko The Last of the Mohicans filman oinarritua dago.
Trevor Jones eta Randy Edelman musikagileek filmaren soinu bandaren zati handiena konposatu zuten, bertan Clannad irlandar folk taldearen "I Will Find You" ("Aurkituko zaitut") abestia ere badagoelarik. Bestalde, filma honetako doinu nagusi ospetsua Dougie MacLean eskoziar kantautore eta konposatzailearen "The Gael" ("Gaeldarra") abestian oinarritua dago.
Filma honek Soinu onenaren Oscar Saria irabazi zuen (Chris Jenkins, Doug Hemphill, Mark Smith eta Simon Kaye).
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1757, Ipar Amerika, Frantsesen eta Indiarren Gerra garaia, Hudson ibaiaren ingurua. Jada Ipar Amerikako lurraldeetaz jabetzeko asmoz frantziar eta britainiarren arteko gudua hasi zela hiru urte badira. Britainiar agintariek tokian-tokiko jendea erreklutatzen ari dira, bai bertan bizi diren nekazari eta kolonoak nahiz amerindiarrak ere, hauek elkartu eta frantziar-amerindiar gudarostearen aurka joateko milizia bat osatu asmoz. Hawkeye (Daniel Day-Lewis) mohikanoek semetzat hartu zuten gizon zuri bat da, mohikanoen tribuko bere aita (Russell Means) eta Uncas (Eric Schweig) anaiarekin bizi delarik. Edmund Munro (Maurice Roëves) eskoziar-irlandar kolonelaren alabak diren Cora Munro (Madeleine Stowe) eta haren ahizpa (Jodhi May), bai eta Ducan Heyward maiorra (Steven Waddington) frantziarren aliatuak diren huroi tribuko amerindiarren segada batetik salbatuko dituzte, aita-semeek neska gazteak salbu lagatzeko William Henry gotorleku ingelesa eramatea erabakiko dute, azken hau frantziar eta huroien setiopean dagoelarik.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Daniel Day-Lewis: Hawkeye ("Belatz Begi") edo Nathaniel Poe
- Madeleine Stowe: Cora Munro
- Wes Studi: Magua
- Russell Means: Chingachgook
- Eric Schweig: Uncas
- Jodhi May: Alice Munro
- Steven Waddington: Duncan Heyward maiorra
- Maurice Roëves: Edmund Munro kolonela
- Patrice Chéreau: Gen Montcalm
- Edward Blatchford: Jack Winthrop
- Terry Kinney: John Cameron
- Tracey Ellis: Alexandra Cameron
- Justin M. Rice: James Cameron
- Dennis Banks: Ongewasgone
- Pete Postlethwaite: Beams kapitaina
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1992ko filmak
- Michael Mannek zuzendutako filmak
- Michael Mannek idatzitako filmak
- Daniel Day-Lewisek antzeztutako filmak
- Madeleine Stowek antzeztutako filmak
- Jodhi Mayk antzeztutako filmak
- Russell Meansek antzeztutako filmak
- Wes Studik antzeztutako filmak
- Patrice Chéreauk antzeztutako filmak
- Terry Kinneyk antzeztutako filmak
- Pete Postlethwaitek antzeztutako filmak
- Eric Schweigek antzeztutako filmak
- Steven Waddingtonek antzeztutako filmak
- Colm Meaneyk antzeztutako filmak
- David Schofieldek antzeztutako filmak
- Dylan Bakerrek antzeztutako filmak
- Maurice Roëvesek antzeztutako filmak
- Jared Harrisek antzeztutako filmak
- Tom McGowanek antzeztutako filmak
- Tim Hopperrek antzeztutako filmak
- Sebastian Rochéek antzeztutako filmak
- Edward Blatchfordek antzeztutako filmak
- Dennis Banksek antzeztutako filmak
- Tracey Ellisek antzeztutako filmak
- Michael Mannek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Soinu onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- 1990eko hamarkadako abentura filmak
- Liburuetan oinarritutako filmak
- Epika filmak
- Amerindiarrei buruzko filmak
- Basoetan girotutako filmak
- 1750eko hamarkadan girotutako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetan girotutako filmak
- BAFTA film saridunak