The Piano
The Piano (euskaraz: «Pianoa») 1993ko Jane Campion zinema zuzendariaren film dramatikoa da. Film honetako Michael Nyman konposatzailearen soinu bandak ospe handia bereganatu zuen. 1993ko maiatzaren 15a Canneseko Zinemaldian estreinatu zen.
Filmak zortzi Oscar Sarietarako izendapen jaso zituen, azkenik hiru sari irabaziz: Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria (Holly Hunter), Emakumezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (Anna Paquin) eta Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria (Jane Campion).
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]The Piano filmak 1850ean Eskoziatik Zeelanda Berrira Alistair Stewart (Sam Neill) izeneko gizon batekin ezkontzeko asmoz bere aitak saldua izan eta etorri berria den Ada McGrath (Holly Hunter) emakumearen istorioa kontatzen du, bere alaba Flora (Anna Paquin) eta piano batekin batera datorrelarik. Adak ez du hitz bakar bat ere erran duela urte askotatik, bere ahotsa pianoaren doinuaz ordezkatuz, bere alaba keinu hizkuntzaren bidez haren itzultzailea delarik.
Ada eta Flora Zeelanda Berrira ailegatzean Eskoziatik iritsi diren ontziko eskifaiak bere hartan eta heuren jabetzekin hondartzan beren kaxa lagatzen dituzte. Bere senar berriak Adak pianoa hondartzan utz dezan behartzen du, ondoren pianoa Stewarten auzokidea eta pianoaren doinuaren zaletua den George Baines (Harvey Keitel) deritzon gizon bati saldua delarik, honek hasieran Adari piano ikastaroak irakasteko eskatuko dio, jarraian emakumeak pianoa jotzearen truk gizonak emakumea ukitu ahal izateko tratua eskaintzen diolarik. Hortik aurrera Ada eta Georgek istorioaren nondik norakoa izango den harreman bati hasiera emanen diote.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Holly Hunter: Ada McGrath
- Harvey Keitel: George Baines
- Sam Neill: Alisdair Stewart
- Anna Paquin: Flora McGrath
- Kerry Walker: Morag izeba
- Geneviève Lemon: Nessie
- Tungia Baker: Hira
- Ian Mune: Erreberendoa
Soinu Banda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nahiz eta filmean pianozko musikak Holly Hunter aktoreak berak jo zituen, soinu banda eta piano doinu kitzikagarri eta ezagunaren konposatzailea Michael Nyman izan zen. Soinu banda honako hauek osatzen dute:
- To The Edge Of The Earth 4:06
- Big My Secret 2:51
- A Wild And Distant Shore 5:50
- The Heart Asks Pleasure First 1:33
- Here To There 1:02
- The Promise 4:14
- A Bed Of Ferns 0:46
- The Fling 1:28
- The Scent Of Love 4:16
- Deep Into The Forest 2:58
- The Mood That Passes Through You 1:13
- Lost And Found 2:24
- The Embrace 2:36
- Little Impulse 2:11
- The Sacrifice 2:46
- I Clipped Your Wing 4:34
- The Wounded 2:26
- All Imperfect Things 4:03
- Dreams Of A Journey 5:30
- The Heart Asks Pleasure First/The Promise (Edit) 3:11
Bitxikeriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kurt Cobain estatubatuar abeslari eta musikariak hil aurretik ikusi zuen azken filma izan zen.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The Piano filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 1993ko filmak
- Jane Campionek zuzendutako filmak
- Jane Campionek idatzitako filmak
- Harvey Keitelek antzeztutako filmak
- Anna Paquinek antzeztutako filmak
- Sam Neillek antzeztutako filmak
- Holly Hunterrek antzeztutako filmak
- Cliff Curtisek antzeztutako filmak
- Pete Smithek antzeztutako filmak
- Jan Chapmanek ekoitzitako filmak
- Australiako film dramatikoak
- Zeelanda Berriko filmak
- Frantziako film dramatikoak
- Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Emakumezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Amodiozko filmak
- Maoriei buruzko filmak
- Film feministak
- Zeinu hizkuntzeko filmak
- Urrezko Palma irabazi duten filmak
- Zeelanda Berrian girotutako filmak
- 1850eko hamarkadan girotutako filmak
- Maorierazko filmak
- BAFTA film saridunak