The Razor's Edge (1946ko filma)
The Razor's Edge (Labanaren ahoa, euskaraz) William Somerset Maugham idazlearen 1944ko izen bereko eleberriaren zinemarako aurreneko bertsioa da. 1946ko ekoizpen honek Tyrone Power, Gene Tierney, John Payne, Anne Baxter, Clifton Webb eta Herbert Marshall aktoreak, besteak beste, bildu zituen. Edmund Goulding izan zen zuzendaria.
1945ean 20th Century Fox konpainiak Maughamen eleberriaren eskubideak 50.000 dolarren truke eskuratu zituen, eta komertzializazioak sortuko zituen irabazi gordinen % 20. Kontratoa zorrotza zen oso: filmazio lanak 1946ko otsailaren 2rako hasiak ez baziren idazleak 50.000 dolar jasoko zituen kalte-ordaintzat. Zuzendari lanetarako Darryl F. Zanuck ekoizleak George Cukor zuen buruan, baina euren artean ez konpontzeak aukera zapuztu zuen. Bestetik, Isabel Bradley pertsonaiarena egiteko Maughamek berak aitortu zuen Gene Tierney andrazkoa izan zuela gogoan eleberria idazteko unean; kontu honetan ere Zanuckek bestela pentsatzen zuen eta Maureen O'Hara zuen begiz jota; itxura baten O'Harak atzera egin zuen, idazlearen nahia zein zen jakindakoan. Azkenik, Anne Baxterrek osatutako Sophie MacDonald gorpuzteko hautagai izan ziren Betty Grable eta Judy Garland.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pelikulak gazte amerikar baten (Larry Darrell, Tyrone Power) barne-bilaketaren berri ematen du. I. Mundu Gerran izandako bizipen traumatikoak direla eta, Larry bizitzaren zentzuaz galdezka hasi da, bilaketa espiritual bat abiatuz, bere lagunen mundu eta bizimodu errazari bizkarra ematera eramango duena.
Larry-ren hautaketa horrek bere neska-lagunaren (Isabel Bradley, Gene Tierney) asmoekin talka egiten du, bikote harremana hautsiz. Isabelek, baina, Larryrekin maiteminduta jarraituko du.
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Baxterrek Emakumezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria jaso zuen eta Webb gizonezko bigarren aktore onenaren sarirako izendatua izan zen. Filmak ondoko izendapenak ere izan zituen: zuzendaritza artistiko onenarena eta film onenarena.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tyrone Power Larry Darrell | Gene Tierney Isabel Bradley | ||
Clifton Webb Elliott Templeton | Anne Baxter Sophie MacDonald | ||
Herbert Marshall W. Somerset Maugham | Lucille Watson Louisa Bradley |
- John Payne ... Gray Maturin
- Frank Latimore ... Bob MacDonald
- Elsa Lanchester ... Miss Keith
- Fritz Kortner ... Kosti
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Filma IMDB atarian
- 1946ko filmak
- Edmund Gouldingek zuzendutako filmak
- Tyrone Powerrek antzeztutako filmak
- Gene Tierneyk antzeztutako filmak
- John Paynek antzeztutako filmak
- Anne Baxterrek antzeztutako filmak
- Clifton Webbek antzeztutako filmak
- Herbert Marshallek antzeztutako filmak
- Lucile Watsonek antzeztutako filmak
- Frank Latimorek antzeztutako filmak
- Elsa Lanchesterrek antzeztutako filmak
- Jaque Catelainek antzeztutako filmak
- Barry Nortonek antzeztutako filmak
- Fritz Kortnerrek antzeztutako filmak
- Jean De Briacek antzeztutako filmak
- Jean Del Valek antzeztutako filmak
- John Davidsonek antzeztutako filmak
- Louis Mercierrek antzeztutako filmak
- Mario Silettik antzeztutako filmak
- Darryl F. Zanuckek ekoitzitako filmak
- 20th Century Foxek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Emakumezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Drama filmak
- Liburuetan oinarritutako filmak