Edukira joan

Tirso de Molina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tirso de Molina

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGabriel José López y Telléz
JaiotzaMadril1583ko martxoaren 24a
Herrialdea Espainia
HeriotzaAlmazán1648ko martxoaren 12a (64 urte)
Hobiratze lekuaAlmazán
Hezkuntza
HeziketaAlcaláko Unibertsitatea
Hezkuntza-mailaDoctor of Divinity (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakantzerkigilea, poeta, idazlea eta historialaria
MugimenduaLiteratura barrokoa
Izengoitia(k)Tirso de Molina
Genero artistikoaolerkigintza
antzerkia
komedia
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Erlijio-ordenaMesedetako ordena

IMDB: nm0210385 Allocine: 627333
Musicbrainz: 1986d80b-c1fe-4617-b0f3-20de89c7e1ec Discogs: 855770 Find a Grave: 24932593 Edit the value on Wikidata

Tirso de Molina, jaiotza-izenez Gabriel Téllez (Madril, Espainia, 1579ko martxoaren 24a - Almazan, Soria, Espainia, 1648ko martxoaren 12a) espainiar antzerki-idazlea izan zen. Lope de Vegaren jarraitzaile handiena izan zen.

Alcala de Henaresko Unibertsitatean ikasi zuen, eta 1601ean Mesedeetako Ordenako fraide egin zen. Ordenako kronikari izendatu zuten 1632an, eta haren historia idatzi zuen 1637an. Ospe handia izan zuen, halaber, teologo gisa.

1616an Ameriketako Hispaniola uhartera bidali zuten, eta 1618an Toledon finkatu zen eta geroxeago Madrilen. 1621ean idatzi zuen Los Cigarrales de Toledo (1621, "Toledoko lorategiak"), bertso, kontakizun eta antzerki-obra txikien bilduma, eta Trujilloko eta Toledoko komentuetan bizi izan zen ondoren.

Hirurehun antzerki-obratik gora idatzi zituen (laurogei inguru ezagutzen dira), tragediak, komediak, Biblian eta historian oinarrituriko lanak eta erlijio-dramak (auto sacramental deituak). Lope de Vegaren modura, ez zituen antzerki klasikoaren arauak errespetatu, eta zorroztasun berezia zuen pertsonaien psikologia aurkezterakoan.

Bost partetan argitaratu zituen antzerki-lanak, 1627tik 1636ra bitartean. Bi tragedia daude bere lan ospetsuenen artean: El burlador de Sevilla y convidado de piedra (1625, "Sevillako engainatzailea eta harrizko gonbidatua"; obra horretan agertzen da aurrenekoz antzerkian Don Juan pertsonaia) eta El Condenado por desconfiado (1635, "Fio ez zelako kondenatua"). Bi obra horiez gainera, ospe handiko beste obra batzuk ere aurkeztu zituen: El vergonzoso en palacio (1611, "Lotsatia jauregian"), La venganza de Tamar (1634, "Tamarren mendekua"), Don Gil de las calzas verdes (1635, "Don Gil galtza berdeduna"), La prudencia en la mujer (1635, "Emakumearen zuhurtzia"), Los Amantes de Teruel (1635, "Teruelgo maitaleak").

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tirso de Molina Aldatu lotura Wikidatan