Trading Places
Trading Places, 1983ko John Landis estatubatuar zinema zuzendariaren komedia film bat da. Dan Aykroyd, Eddie Murphy, Ralph Bellamy, Don Ameche, Denholm Elliott eta Jamie Lee Curtis aktoreek antzeztu zuten. Soinu banda Elmer Bernstein musikagileak konposatu zuen.
Mark Twain idazlearen The Prince and the Pauper (Printzea eta Txiroa) kontakizun laburraren eragina edo egokitzapen modernoa dela ere esan izan da.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]AEB, Filadelfia. Randolph (Ralph Bellamy) eta Mortimer Duke (Don Ameche) negoziogizon adinduek giza naturari buruzko bi tesi edo pentsakera ezberdinak dituzte: batentzat, gizakien izaera berezkoa eta genetikaren araberakoa den bitartean, bestearentzat heziketa eta maila sozialaren araberakoa da. Eztabaida hori kitatu eta beren teoriak egiaztatzeko asmoz apustua egin, eta sozialki elkarren artean muturrean bizi diren bi pertsonen patuak aldatu eta zer jazotzen zaien ikusiko dute: Louis Winthorpe III (Dan Aykroyd) aberats ongi hezitu ustehandia eta Billy Ray Valentine (Eddie Murphy) kaleko etxegabe behartsu lotsagabearen bizitzak elkartrukatuko dituzte.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Dan Aykroyd: Louis Winthorpe III
- Eddie Murphy: Billy Ray Valentine
- Ralph Bellamy: Randolph Duke
- Don Ameche: Mortimer Duke
- Denholm Elliott: Coleman
- Jamie Lee Curtis: Ophelia
- Kristin Holby: Penelope Witherspoon
- Paul Gleason: Clarence Beeks
- Robert Curtis Brown: Todd
- Nicholas Guest: Harry
- John Bedford Lloyd: Andrew
- James Belushi: Harvey
- Frank Oz: Polizia ustela
- Richard Hunt: Wilson
- Alfred Drake: Burtsako lehendakaria
- Maurice Copeland: Nekazaritza idazkaria
Bitxikeriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Film honetako Randolph Duke (Ralph Bellamy) eta Mortimer Duke (Don Ameche) pertsonaia aberatsak 1988an John Landisek zuzendutako Coming to America filmean berriz ere aktore berdinek antzeztuta agertu ziren, baina hartan umore ukitua emanez kaleko bi etxegabe dira, gainera film honetan etxegabearen papera antzezten duen Eddie Murphy aktoreak Zamundako printze aberatsaren papera eginez Randolph eta Mortimerri diru kopuru itzela oparitzen die, honela hiru aktoreek antzezten dituzten maila sozial ezberdinetako pertsonaien bidez bi filmeen arteko lotura umoretsu eta ironikoa egiten da.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 1983ko filmak
- John Landisek zuzendutako filmak
- Timothy Harrisek idatzitako filmak
- Dan Aykroydek antzeztutako filmak
- Eddie Murphyk antzeztutako filmak
- Ralph Bellamyk antzeztutako filmak
- Don Amechek antzeztutako filmak
- Denholm Elliottek antzeztutako filmak
- Jamie Lee Curtisek antzeztutako filmak
- Frank Ozek antzeztutako filmak
- Jim Belushik antzeztutako filmak
- Bo Diddleyk antzeztutako filmak
- Al Frankenek antzeztutako filmak
- Alfred Drakek antzeztutako filmak
- James Eckhousek antzeztutako filmak
- Kelly Curtisek antzeztutako filmak
- Robert Earl Jonesek antzeztutako filmak
- Ron Taylorrek antzeztutako filmak
- Tom Davisek antzeztutako filmak
- Robert Curtis Brownek antzeztutako filmak
- John Bedford Lloydek antzeztutako filmak
- Giancarlo Espositok antzeztutako filmak
- Eddie Jonesek antzeztutako filmak
- Bill Cobbsek antzeztutako filmak
- Philip Boscok antzeztutako filmak
- Barry Dennenek antzeztutako filmak
- Avon Longek antzeztutako filmak
- Paramount Picturesek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Elmer Bernsteinen soinu bandadun filmak
- Umorezko filmak
- Finantzei buruzko filmak
- Mendekuari buruzko filmak
- Filadelfian girotutako filmak
- New Yorken girotutako filmak
- Manhattanen girotutako filmak
- 1980ko hamarkadan girotutako filmak