Trifon Etxebarria
Trifon Etxebarria | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Pobeña, 1911 |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Bilbo, 1998ko uztailaren 13a (86/87 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria eta politikaria |
Kidetza | Eusko Abertzale Laguntza |
Izengoitia(k) | Etarte |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
Alderdi politikoa | Euzko Alderdi Jeltzalea - Aberri Eusko Alderdi Jeltzalea Jagi-Jagi (1932) |
Trifon Etxebarria Ibarra, ezizenez Etarte (Pobeña, Somorrostro, gaur egun Muskiz, 1911 – Bilbo, 1998ko uztailaren 13a[1]) kazetari eta politikari abertzale eta jeltzale bat izan zen. Eli Gallastegirekin batera Errepublika Garaiko eusko abertzaletasunaren alde independentistarenaren kide izan zen.
Aberri (EAJ) alderdiko kide izan zen. 1930eko Bergarako Akordioaren ondoren EAJ berrelkartu berrian izen eman zuen, baina 1934ean alderdi horren joera nagusi estatutistarekin ados ez zegoenez, beste hainbat kide jeltzaleekin batera, Eli Gallastegi tarteko, alderdia laga eta Jagi-Jagi astekari eta talde independentista sortu zuten.
Bere pentsamolde independentistak frankismo garaiko ETAren hastapenean nahiz ondorengo Ezker Abertzalean eragina izan zuen.
Diktadura frankistaren eraginez preso edo erbesteratuta zeuden abertzaleei sostengu ematea helburu zuen Eusko Abertzale Laguntza erakundean parte hartu zuen.[2]
1998ko uztailaren 13an, 86 urterekin, Bilbon zendu zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Trifón de Etxebarría, político nacionalista vasco. 1998ko uztailaren 15a. http://elpais.com/
- ↑ Josemari Lorenzo Espinosa: «15 de julio de 1998: el día que murió Egin».
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Trifon Etxebarriari buruzko liburua PDF formatuan irakurgai. Josemari Lorenzo Espinosa eta Eduardo Renobales (Gaztelaniaz)