Txangurru
Txangurrua | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Malacostraca |
Ordena | Decapoda |
Familia | Majidae |
Generoa | Maja |
Espeziea | Maja squinado [[|]] |
Txangurrua[1] edo langusta-karramarroa[2] (Maja squinado) Brachyura subordenako krustazeo bat da. Neurri handiko karramarro migratzailea da. Maiz, Cancer pagurus espeziekoei ere deritze txangurru.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oskola arantza eta konkor handiz beteta dago eta 20 zentimetroko diametroa izan dezake, 2.500-3.000 g inguru pisatzeraino.
7 edo 8 urte bizi dira naturan, Ozeano Atlantikoaren iparraldeko eremuetan eta Mediterraneo itsasoan. Organismo mota ugariz elikatzen da, hauen artean nagusienak honakoak direlarik: neguan algak eta moluskuak, udan berriz itsas trikuak eta itsas luzokerrak.
Emeak urteko lau aldiz ugaldu daitezke, eta 50.000-500.000 arrautza errun urtean.
Arrantza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arrantza otarrez edo sarez egiten da eta legezko tamaina minimoa 120 mm da.
Frantzia da ekoizle nagusia, urtean 5000 tona, ekoizpenaren %70. Erresuma Batuak %10, Anglo-normandar uharteak 6%, Espainiak %3, Irlandak %3, Kroaziak %2, Portugalek %1 ekoizten dute, eta gainontzekoa Montenegrok, Danimarkak eta Marokok,[3]
Sukaldaritzan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txangurrua oso estimatua da gastronomian, batez ere euskal sukaldaritzan. Aipatzekoa da Txangurrua Donostiako eran, mamia papurtu eta barazki saltsarekin nahastu ondoren oskola bete eta labean sartzean datzana.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindiaren Hiztegi Batua
- ↑ Barrutia, Eneko. (2003). «Arrainen izenak Bizkaian XX. mendean» (pdf) Zainak (Donostia: Eusko Ikaskuntza) (25) ISBN 8484198790. ISSN 1137-439X. Bibcode: 1137-439X..
- ↑ Global Capture Production 1950–2004 (Elikadura eta Nekazaritza Erakundea, 2006-11-9)