Ursula Franklin
Itxura
Ursula Martius Franklin (Munich, Alemania, 1921ko irailaren 16a-Toronto, Kanada, 2016ko uztailaren 22a) kanadar fisikaria izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzinako material arkeologikoen fisikan aditua. Berlinen fisika esperimentaleko ikasketak amaituta, Ontarioko Ikerkuntza Fundazioan hasi zen lanean. Materialen zientziari eta teknologiaren eragin sozialari buruzko ikerketak egin ditu gehienbat. Antzinako materialen arkeologoekin batera lan egin du batez ere, eta arkeometriaren erabileraren aitzindarietako bat izan zen (materialak aztertzeko teknika modernoak arkeologian aplikatzean datza arkeometria). Kanadan, arma nuklearren proben eraginez haurrei eroritako hortzetan metatuko estrontzio-90aren ondorioak aztertu zituen.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ursula Franklin |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.