Edukira joan

Winnie Mandela

Wikipedia, Entziklopedia askea

Winnie Makidizela Mandela (Transkei, Hegoafrika, 1936ko irailaren 26a - Johannesburgo, 2018ko apirilaren 2a) Hegoafrikan apartheidaren aurkako borrokan nabarmendutako politikaria eta aktibista izan zen.

Winnie Mandela

Hegoafrikako Biltzar Nazionaleko kidea

2014ko maiatzaren 21a - 2018ko apirilaren 2a
Hautetsia: 26th South African Parliament (en) Itzuli
Hegoafrikako Biltzar Nazionaleko kidea

2009ko maiatzaren 6a - 2014ko maiatzaren 6a
Hautetsia: 25th South African Parliament (en) Itzuli
parlamentari

2009 - 2018
parlamentari

1994 - 2003
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMamao Dineo Maledi
JaiotzaBizana (en) Itzuli1936ko irailaren 26a
Herrialdea Hegoafrika
HeriotzaJohannesburg2018ko apirilaren 2a (81 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: Gripea
Familia
Ezkontidea(k)Nelson Mandela  (1958ko ekainaren 14a -  1996ko martxoaren 19a)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaHegoafrikako Unibertsitatea
Witwatersrandeko Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Lantokia(k)Soweto
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Mam' Winnie
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaMetodismoa
Alderdi politikoa Afrikako Kongresu Nazionala
IMDB: nm0541692 Edit the value on Wikidata

Gizarte-laguntzako ikasketak egin zituen Johannesburgen, eta zientzia politikoetako lizentzia eskuratu zuen Witwatersrandeko Unibertsitatean. Hemeretzi urte zituela beka bat lortu zuen Estatu Batuetan soziologia ikasteko, eta bera izan zen Sowetoko osasungintzako gizarte-zerbitzuetan jardun zuen lehenengo langile beltza. Hegoafrikako apartheidaren kontrako borrokalari gisa nabarmendu zen. Afrikako Kongresu Nazionala alderdiko (African National Congress, ANC) Emakumeen Batzako kidea izan zen. 1958an, Nelson Mandela Afrikako Kongresu Nazionaleko buruzagiarekin ezkondu zen, eta senarra espetxeratu zutenez geroztik, buru-belarri murgildu zen politikan. Ondorioz, bera ere espetxeratua izan zen behin baino gehiagotan. [1] 20 urtez Afrikako Kongresu Nazionalaren borrokaren eragile nagusietako bat izan zen, nahiz eta ez zen alderdiko kidea.

Hainbat aldiz atxilotu izan zuten, eta erbestean bizi behar izan zuen denbora luzean; bitarte horretan ospe eta itzal handia lortu zuen iritzi publikoaren aurrean, herritar beltzen artean ez ezik, baita zurien artean ere; nazioaren ama izengoitia jarri zioten. Hala ere, Nelson Mandela espetxetik atera zenez gero, etengabeko eskandaluetan murgilduta ibili zen, finantzak eta diru-xahutze neurrigabeak zirela eta. Horrela, 1990eko hamarkadaz gero, ospea galduz joan zen. 1991n, sei urteko espetxe-zigorra ezarri zion Johannesburgeko Goi Mailako Epaitegiak, Sowetoko lau gazteren bahiketa eta torturan zerikusirik izan zuelakoan, nahiz eta azkenean ez zuten espetxean sartu. 1992an, Nelson Mandelarengandik banandu zen, bien adostasunez, Winniek Kongresurako disidentzia ezkutuan gordetzearren ustez agindutako zenbait ekintzaren salaketaren eraginez (ANCko Stompei Seipeiren heriotzan eta Abu Baker Asvatenean zerikusia zuelakoan), eta Kongresuko kargu guztiak bertan behera utzi behar izan zituen.

1994an, Nelson Mandela Hegoafrikako presidente izendatu zutenean, Winnie Arte, Kultura, Zientzia eta Teknologiako ministro izendatu zuten, [2] baina hurrengo urtean kendu egin zioten kargua. 1997an, Kongresuko Emakumeen Batzako (African National Congress Women's League) presidentetzarako hautagai gisa aurkeztu zuten, baina 1980ko hamarraldian estatuak eta apartheidaren kontrako mugimenduak egindako krimenen epaiketaren eraginez, galdu egin zuen Kongresuaren sostengua. 2003an, kartzela-zigorra ezarri zioten, bankuko mailegu baten gaineko iruzurra zela medio, baina aske geratu zen apelazioa bideratzeko prozesuan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Winnie Mandela Aldatu lotura Wikidatan
  1. Berria.eus. «Apartheidaren aurkako ikur bat itzali da» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-04-02).
  2. (Gaztelaniaz) «La política y activista sudafricana Winnie Madikizela-Mandela fallece a los 81 años» NAIZ 2018-04-02 (Noiz kontsultatua: 2018-04-02).