Edukira joan

Zintra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Blackfriars zubiaren zintra, Londresen, Piraneserena (1764).

Zintra edo zinbria[1] eraikuntza fasean arku baten edo beste hargintza lan batzuen pisua eusteko balio duen egitura laguntzaile bat da. Zurkaitzez osatua dago, besteak beste.

Arkuak eta gangak eraikitzeko prozesuan dobelak eusteko erabiltzen dira amaituak egon arte, giltzarria jartzen denean.

Zintra arku edo ganga baten barne kurbaturari ere baderitzo.

  • Zintra mugikorra: Lekuz aldatuta mugitzen dena
  • Parhillerazko zintra: Meatzeetako galerietan erabiltzen dena
  • Lineazko zintra: Meatze galerietan erabiltzen dena eta euren gainean hondakinak eta enborkiak jartzen diren estenple hilara horizontal batez eratua dagoena
  • Zintra finkoa: Gangako istribu edo pilen artean dagoen espazioan euskarri bat edo gehiago dituena
  • Zintra mistoa: Bere forma edo armazoian orokorrean bildua izanda, ondoren istribuen arteko euste puntuak jasotzen dituena, finkoetan bezala.
  • Zintra peraltatua: Bere ardatza, eratzen duen arkuaren sokaren erdia baino gehiago dena
  • Zintra beheratua: Ardatzaren altuera arkuaren sokaren erdia baino gutxiago dena.
  • Zintra malgua edo bildua: Tarteko euskarririk ez duena eta soilik istribu edo pilen fabriketan eutsia doana.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]