(28978) Ixion
Artikulu hau gure eguzki-sistemako argizagiari buruzkoa da, mitologiako pertsonaiari buruzkoa hurrena: Ixion.
(28978) Ixion | ||
---|---|---|
Ixioni eginiko argazkia | ||
Aurkikuntza | ||
Aurkitzaileak |
Deep Ecliptic Survey | |
Data |
2001eko maiatzaren 22 | |
Izendapenak |
2001 KX76 | |
Kategoria |
Planeta nano izateko hautagai | |
Elementu orbitalak | ||
Goranzko nodoaren luzera |
71,0268° | |
Makurdura orbitala |
19,6134° | |
Periastroaren argumentua |
299,6294° | |
Ardatzerdi handia |
39,5391 UA | |
Eszentrikotasuna |
0,2412 | |
Batez besteko anomalia |
264,7279° | |
Elementu orbital eratorriak | ||
Garaia |
2005 urtarrilaren 30 | |
Periastroa edo perihelioa |
30,0009 UA | |
Apoastroa edo afelioa |
49,0773 UA | |
Orbita periodo siderala |
248,6269 urte | |
Hurrengo perihelioa |
2070ean | |
Sateliteak |
Momentuz, bat ere ez | |
Ezaugarri fisikoak | ||
Masa |
Daturik gabe | |
Dimentsioak | <822 km | |
Dentsitatea |
Daturik gabe g/cm3 | |
Diametroa |
620 km | |
Biraketa periodoa | ||
Magnitude absolutua |
3.6 · 3.828±0.039 | |
Geometria-albedoa |
0.141±0.011 | |
Tenperatura |
- °C | |
(28978) Ixion (bere behin behineko izena 2011 KX76) Kuiper gerrikoko argizagi bat da, zehatzago esanda, plutino bat. 2001eko maiatzaren 22an aurkitu zen, Deep Ecliptic Survey-ri (euskaraz, Barne Ekliptika Neurketa) eskerrak. Bere izenari dagokionean, mitologia grekoko Ixion Tesaliako heroiari zor dio.
Plutonen antzera, Ixion ez da planetatzat hartzen, baina planeta nano izateko hautagaien zerrendan dago, Nazioarteko Astronomia Elkartearen (IAU) onespenaren zain.
Ezaugarri nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ixion gorri samarra da (5000 Quaoar baino apur bat gehiago) eta cubewano ertain gorriek baino albedo handiagoa dauka.[1]
Azkeneko espektroskopia-emaitzen arabera, Ixionen gainazala karbono ilunaren eta uraren klatratoek erradiazio bidez sortutako heteropolimero baten arteko nahasketak osatuta egon behar duela uste dute zientzialariek. Nahasketa honetan ere zenbait konposatu organiko badira eta orokorrean, nahasketari Tolina izena jartzen zaio (ingelesezko tholin hitzetik eratorria). Varuna argizagiak ez bezala, Ixionek infragorriekin behatuta ez du uhin luzeekiko aparteko islapenik (makurdura espektral gisa izendatzen da) erakusten.
Bere aurkikuntza gauzatu zen urtean, Ixion aparteko gorputz bat bezala hartu zen, izan ere, Neptunoz haraindiko objektuen artean, Plutonen ondoren, aurkitu zen bigarren argizagirik handiena bezala hartu zen, egin ziren aurreikuspenek Zeres planeta nanoa baino handiagoa zela baieztatzen zutelako.[2] Aurreikuspen horiek Ixionen diametroak 1000 km-koa baino handiagoa behar zuela izan zioten.[3] Zehaztasuna falta zitzaien ordea, azkeneko aurreikuspenen arabera, Ixionek albedo altua du,[4] baina Zeres baino txikiagoa da. Herschel Espazio-teleskopioak eta Spitzer Espazio-teleskopioak espektroaren urruneko infragorriak baliatuz eginiko azken behaketek diotenez, mintzatzen ari garen planeta nanoaren diametroa 620 kilometro ingurukoa da.[5]
Very Large Telescope (VLT) teleskopioak kometa-aktibitatearen azterketak egin dizkio Ixioni, baina ez dio inolako komarik atzeman. Egun, Ixion Eguzkitik 41 UAra dago, zenbait hipotesiren arabera, planeta nanoa bere periheliotik hurbilago egotean, koma bat edo behin-behineko atmosfera bat eratu lezake.[6]
Orbita
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ixion eta Plutonek orbita berdinak jarraitzen dituzte baina era desberdinetan orientatuta: Ixionen perihelioa ekliptikaren azpian dagoen bitartean, Plutonena honen gainetik dago. Neptunorekiko erresonantzian mantentzen diren gainerako gorputzek ez duten joera bat dute aipatutako bi argizagiek; Ixion Plutonengana hurbiltzen denean, hogei gradu baina gutxiagoko distantzia angeluarrarekin egiten du. 2010eko hamarkadan, Ixion ekliptika beheranzko norabidean zeharkatzen ari da eta bere hurrengo periheliora 2070ean iritsiko da. Plutonen azkeneko perihelioa 1989an izan zen eta jada, ekliptikarantz jaisten ari da.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Greziar mitologiako Ixion Lapiten errege eta Tesaliako heroiarengandik datorkio izena argizagiari. Ixion Herarekin, Zeusen emaztearekin, maiteminduta zegoen. Zeusek baina, bere asmoak igarri zituen eta Nefele lainoa sortu zuen, hala, Heraren itxura hartu eta Ixion beregana erakartzeko, Zentauroen arraza sortaraziz. Bere zitalkeriak edo krimenak zirela eta, Ixion zigortua izan zen. Olinpotik kanporatu, tximista batekin kolpatu eta azpimundura bidali zuten, bertan betirako suzko gurpil batean lotuta egon zedin.[7] Ofizialki, 2002ko martxoaren 28an ezarri zitzaion izen hau planeta nanoari.[8]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Marchi, S.; Lazzarin, M.; Magrin, S.; Barbieri, C.. (2003-09-01). «Visible spectroscopy of the two largest known trans-Neptunian objects: Ixion and Quaoar» Astronomy and Astrophysics 408: L17–L19. doi: . ISSN 0004-6361. (Noiz kontsultatua: 2019-01-19).
- ↑ «CNN.com - New object deemed largest minor planet - August 24, 2001» edition.cnn.com (Noiz kontsultatua: 2019-01-19).
- ↑ «Beyond Pluto: Max-Planck radioastronomers measure the sizes of distant minor planets» www.spaceref.com (Noiz kontsultatua: 2019-01-19).
- ↑ «TNO/centaur diameters, albedos, and densities» www.johnstonsarchive.net (Noiz kontsultatua: 2019-01-19).
- ↑ (Ingelesez) «“TNOs are Cool”: A survey of the trans-Neptunian region» (PDF) Astronomy & Astropysics (Noiz kontsultatua: 2019-01-19).
- ↑ «AstDyS» hamilton.dm.unipi.it (Noiz kontsultatua: 2019-01-19).
- ↑ «(28978) Ixion» Dictionary of Minor Planet Names (Springer Berlin Heidelberg): 884–884. ISBN 9783540002383. (Noiz kontsultatua: 2019-01-19).
- ↑ «MPC/MPO/MPS Archive» minorplanetcenter.net (Noiz kontsultatua: 2019-01-19).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Eguzki-sistema
- Kuiper gerrikoa eta Oorten hodeia
- Plutinoak
- Astronomia eta haren historia
- Neptunoz haraindiko objektuak
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ixionen fitxa teknikoa JPLn. (Ingelesez)