Vanth (satelitea)
Vanth | ||
---|---|---|
Orcus eta Vanthen orbiten irudikapen artistikoa | ||
Aurkikuntza | ||
Aurkitzaileak |
Mike Brown eta T.-A. Suer | |
Data |
||
Izendapenak |
(90482) Orcus I Vanth, S/2005 (2004 DW) | |
Kategoria |
Neptunoz haraindiko objektua Planeta nanoaren satelitea | |
Itxurazko magnitudea |
21,97±0,05 | |
Elementu orbitalak | ||
Makurdura orbitala |
±21° | |
Ardatzerdi handia |
9030±89 km | |
Eszentrikotasuna |
0,007±0,003 | |
Elementu orbital eratorriak | ||
Orbita periodo siderala |
9,5406±0,0004 egun | |
Noren satelitea? |
||
Ezaugarri fisikoak | ||
Masa |
2–6×1019 kg | |
Dentsitatea |
~ 2,3 g/cm³ | |
Diametroa |
280–380 km | |
Grabitatea |
~0,11 m/s2 | |
Ihes abiadura |
~0,21 m/s | |
Biraketa periodoa | ||
Magnitude absolutua |
4,88±0,05 | |
Albedoa |
~0,12 | |
Ezaugarri atmosferikoak | ||
Osaera |
Ez zaio atmosferarik atzeman |
Vanth, ofizialki (90482) Orcus I Vanth, ezagutzen den Orcus planeta nanoaren (Plutinoaren) satelite natural bakarra da. Mike Brown eta T.-A. Suer astronomoek aurkitu zuten Hubble espazio teleskopioaren bidez atera ziren argazki batzuk aztertzen ari zirela, 2005eko azaroaren 13an. 2007ko otsailaren 22an, UAI 8812 zirkularraren bitartez, Vanthen aurkikuntza baieztatu zen.
Orbita
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Vanthek Orcusen inguruan bira egiten du, ia zirkulu perfektu batean, gutxi gorabehera, 10 eguneko periodo orbitala duela. Brwonek uste du Vanth eta Orcusen kasuan, Pluton eta Karonteren kasuan gertatzen den bezala, errotazio sinkronoa jazotzen dela, hau da, kasu honetan, Vanthek Orcusi beti aurpegi berdina erakusten diola.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Vanth Orcusenganako 0,25 segundu sexagesimalera aurkitu zen, 2,7±1,0 diferentzia zutela magnitude absolutuari dagokionez. Mike Brownek 2009an eginiko azterketek erakutsi dute Vanthen magnitudea 21,97±0,05ekoa dela, ondorioz, Orcus baino 2,54 ± 0,01 magnitude gutxiago ditu. Honek adierzten digu, gutxi gorabehera, 280km-ko diametroa duela, hau da, Orcusek duen diametroa baino 3,2 aldiz txikiagoa, betiere, antzeko albedoak badituzte. Koloreari dagokionez, uste da Orcusen kolorea neutroa den bitartean Vanthena gorrizta dela. Azken datu honek adierzten digu, Vanthen albedoa Orcusenaren bikoitza baino txikiagoa izan daitekeela, beraz, 380km-ko diametroa baino handiagoa eduki lezake, gogoratu behar dugu Orcusena 860km-koa dela. Vanthen masa ere bere albedoaren araberakoa da, beraz, sistema osoko masaren %3 eta %7,5 artekoa eduki lezake.
Dirudienez, satelite hau ez zen eratu talka baten ondorioz, (hainbat satelite eratu dira horrela) bere espektroak Orcusenarekiko ezberdintasunak dituelako. Beraz, indar gehien hartzen duen teoria, Orcusek bereganatu zuela azaltzen duena da. Teoria honek azaltzen du, garai batean Vanth, Kuiper gerrikoan zebilen objektu bat zela, Orcusek grabitatearen ondorioz bereganatu zuen arte.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Vanth aurkitu zenean, S/2005 (2004 DW) 1 behin-behineko izena jaso zuen. 2009ko martxoaren 23an, Brownek egunkarian edo bestelako hedabideetan idazten zituen testuen irakurleei eskatu zien Vanthentzako izenak proposatzeko, izenik hoberena Nazioarteko Astronomia Elkartera bidaliko zuela esanez. Esan eta egin, urte bereko apirilaren 5ean izenik hoberena bidali zuen. Vanth izena etruskotar mitologiako jainko baten izena da, jainko honek hildakoak hildakoen mundura edo beheko mundura eramaten zituen. ''Vanth'' izan zen, proposatu zen etruskotar mitologiako jainko baten izen bakarra, zehazki, Sonya Taaffek proposatu zuen. 2010eko martxoaren 30ean Nazioarteko Astronomia Elkarteak proposamen hau onartu eta ofizial bihurtu zuen UAI zirkular bat bidaliz.
Vanth jainkoa sarritan Karonterekin erlazionatzen da, Plutonen eta Orcusen sistemak erlazionatzen diren bezala. Zehazki, Orcus anti-Pluton bezala ere ezagutzen da, Neptunorekiko duen erresonantziaren erruz, Eguzkiari dagokionez, Pluton eta Orcus beti aurkako lekuan kokatzen direlako. Brownek, Orcus eta Vanthek duten errotazio sinkronoa ere zeharka aipatu zuela esten dute, ''Vanth'' izena proposatu zuenean.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Vanthi eta Orcusi buruzko artikulua (Ingelesez)