Edukira joan

2022ko Korrika

Wikipedia, Entziklopedia askea
2022ko Korrika
Irudia
LeloaHitzekin
EreserkiaHitzekin

Motaekitaldi
Honen parte daKorrika
Denbora-tarte2022ko martxoaren 31 - 2022ko apirilaren 10a
2019
2024
HerrialdeaEuskal Herria
AntolatzaileaAlfabetatze Euskalduntze Koordinakundea
AbiapuntuAmurrio
HelmugaDonostia
Saioa Alkaiza bertsolariak eraman zuen lekukoa Antsoainen.
Korrika Arratian.
Euskal Wikilarien kilometroa Ispasterren.
Korrikaren amaiera Donostiako Boulevardean.

2022ko Korrika edo 22. Korrika Euskal Herrian zehar ospatzen den Korrika jaialdiaren hogeita bigarren edizioa izan zen. AEK elkarteak antolatu zuen eta Pirritx, Porrotx eta MariMotots pailazoak omendu zituen. Martxoaren 31 eta apirilaren 10 artean ospatu zen.

Korrika bi urtean behin antolatzen da eta 2021. urteko martxoan egitea tokatzen zen. COVID-19 pandemiak ordea asmoak bertan behera utzi eta urtebete atzeratzea eragin zuen.[1] 2021eko azaroaren 17an aurkeztu zen 2022an egingo zen Korrikaren edizioa.[2]

Amurrion abiatu zen martxoaren 31n eta Donostian amaitu zen apirilaren 10ean, 2.575 kilometro egin ondoren. Ekitaldi guztietan bezala Euskal Herriko zazpi probintzietan barrena ibili zen.[3] Azken kilometroa Karmele Jaio idazleak egin zuen eta ondoren berak idatzitako mezua irakurri zuen.[4]

Hitzekin izeneko abestia Nerea Urbizuk zuzendu zuen Sustrai Colinaren hitzak erabiliz. Bideoklipean Nerea beraren Ane Garcíaren eta Anariren ahotsak aditzen dira.[5]

Abestiaren letra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
« Hitzak. Hitzekin, hitzekin,

hitzekin, hitzekin, hitzekin...


Oinetakoak lotu, (e)ta utzi oinei libre

belarretan ortozik bilakatzen bide.

Mapetatik harago mundu asko dago,

sentitutakoa, sentitu (e)ta hitzekin.


(E)ta berriro egin korrika zurekin

arantzak erauzteko elkarren ederrez.

(E)ta berriro egin mundua zurekin...


Euripean kantari ibiltzen ikasi

ez egon atertu zain, (e)ta korrika hasi.

Berdin da non hasten den, orain beti da hemen.

Pentsatutakoa, pentsatu (e)ta hitzekin.


(E)ta berriro egin korrika zurekin

arantzak erauzteko elkarren ederrez.

(E)ta berriro egin mundua zurekin

beti baitago norbait hitz ekiteko prest.


Hitzekin, hitzekin, hitzekin, hitzekin...


Neguko eguzkitan erantzi azala;

beti ziur dago(e)nak duda sor dezala.

Bizitza jendea da, (e)ta jendea gara.

Sentitu, pentsatu... Sentitu, pentsatu hitzekin!


Hitz ekin, hitzekin, hitzekin, zurekin...

Hitz ekin, hitzekin, hitzekin, zurekin... Hitzekin.

»

Beste Korrika batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arabar Errioxako Korrika

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arabar Errioxako Korrikak hirugarren ekitaldia izango du 2022an. Apirilaren 9an izango da eta bi zutabe izango ditu, bata Bastidatik aterako dena eta bestea Vianatik. Adar biek Guardian egingo dute bat.[6]

Korrika munduan zehar

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduan zehar bizi diren euskaldunek ere antolatzen dituzte Korrikak haien hirietan, Euskal Herrian Korrikak aurrera dirauen artean. Hona hemen haietako batzuk:[7]

Erronka bat ere proposatu du Korrikak, hizkuntza gutxituen inguruan euskaraz sorturiko mezua ahalik eta hizkuntza gehienetara itzultzea. Honako hizkuntza hauetan jaso dira itzulpenak:[8]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Korrika ez da 2021ean egingo» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-04-01).
  2. Ana. «22.Korrikaren aurkezpena» www.korrika.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-01).
  3. «22KORRIKA - Ibilbidea - Korrika» www.korrika.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-01).
  4. Berria. «Horrela jarraitu du BERRIAk 22. Korrikaren azken eguna» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-04-10).
  5. Komunikazioa. «“HitzEkin” abestiak girotuko du 22. korrika» korrika.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-21).
  6. «Errioxako korrika 2022» korrika.errioxa.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-01).
  7. «Munduan» Korrika (Noiz kontsultatua: 2022-04-01).
  8. «Erronka» Korrika (Noiz kontsultatua: 2022-04-01).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]