Arantxa Tapia
Miren Arantzazu Tapia Otaegi (1963ko irailaren 24a, Astigarraga), ezagunagoa Arantxa Tapia gisa, gipuzkoar politikari jeltzalea da. Hiru legealdiz Eusko Jaurlaritzako sailburua izan zen, Iñigo Urkullu lehendakariaren hiru gobernuetan. 2012ko abenduaren 17tik aurrera Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako Sailburua izan zen. Gainera, 2016an Azpiegitura sailburu ere bilakatu zen.[1] 2020ko irailean, Iñigo Urkullu Lehendakariak Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburu izendatu zuen bere hirugarren gobernuan.
Nafarroako Unibertsitateak Gipuzkoan duen gaur egungo Tecnun-en ikasi zuen ingeniaritza industriala eta bertan egin zen doktore 1992an "Sendoak diren aldagai anitzezko PI kontroladoreen diseinu eta garapena eta potentzia erreaktibo eta tensioaren erregulazio sekundarioan duten aplikazioa"[2] lanarekin, cum laude kalifikazioarekin.[3] 1992an hasi zen klaseak ematen EHUn, eta han "Sistemas de transporte" eta "Teoría de los elementos finitos" eman zituen eta katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). Ibilbide gehiena ikerlari eta irakasle gisa egin du, unibertsitatean. Politikan sartu baino lehen, Donostiako Eskola Politeknikoaren zuzendaria izan zen, beste hainbat karguren artean.
2005an politikan sartu zen. Orduan, Garraio eta Herri Lan sailburuorde izendatu zuten, Juan Jose Ibarretxeren Gobernuan. Ondoren Mugikortasun eta Lurralde Antolakuntza diputatua izan zen Gipuzkoako Aldundian, Markel Olano ahaldun nagusiarekin. Horren ostean, lurralde horretako zerrenda jeltzalearen burua izan zen 2011ko Espainiako hauteskunde orokorretan.
Espainiako Diputatuen Kongresuan EAJren Hezkuntza bozeramaile izan da, besteak beste, eta, azken asteetan, PPko Jose Ignacio Wert ministroaren erreformaren aurka egin du.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Sailburuak» Berria 2016-11-25.
- ↑ Tecnun eskolako tesiak 1983-1993 artean
- ↑ Arantxa Tapia CV (PDF), Eusko Jaurlaritza https://www.irekia.euskadi.eus/uploads/attachments/8882/tapia_otaegi_arantxa_eu.pdf
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aurrekoa Bernabé Unda (Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa) Pilar Unzalu (Ingurumena, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza) |
Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun Sailburua 2012ko abenduaren 17a - 2016ko azaroaren 28a |
Ondorengoa Bera (Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak) Alfredo Retortillo (Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa) |
Aurrekoa Bera (IEkonomia Garapena eta Lehiakortasuna) Ana Oregi (Ingurumena eta Lurralde Politika) |
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena eta Azpiegitura Sailburua 2016ko azaroaren 28a - 2020ko irailaren 8a |
Ondorengoa Bera (Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena) |
Aurrekoa Bera (Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak) Iñaki Arriola (Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza) |
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailburua 2020ko irailaren 8a - gaur egun |
Ondorengoa Karguan |
Eusko Jaurlaritza (2020-2024) | ||
---|---|---|
Iñigo Urkullu (Lehendakaritza) |
Eusko Jaurlaritza (2016-2020) | ||
---|---|---|
Iñigo Urkullu (Lehendakaritza) |
Eusko Jaurlaritza (2012-2016) | ||
---|---|---|
Iñigo Urkullu (Lehendakaritza) |
- 1963ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Astigartarrak
- Eusko Jaurlaritzako Sailburuak
- Jelkideak
- Gipuzkoako politikariak
- Euskal Herriko ingeniariak
- Espainiako diputatuak X. legegintzaldian
- Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideak XI. legegintzaldian
- Emakume ingeniariak
- Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideak XII. legegintzaldian