Edukira joan

Eztabaida:Euskal Herriko kastroak

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Izenburua: gaztelu zahar edo kastro?

[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Suna no onna: «Kastro» artikuluaren eztabaida orrian ere agertu denez, Euskaltzaindiaren onarpena duen forma bakarra «kastro» da, Euskaltzaindiaren Hiztegian ageri baita. Hiztegi horretan, ordea, ez da ageri ez «gaztelu zahar», ez «gazteluzahar», ez «gaztelu-zahar».

Literatura zientifikoan bi izenak erabiltzen direnez, Euskaltzaindiaren Hiztegian ageri denari eman beharko litzaioke lehentasuna. --Xabier Armendaritz 2020-12-31, 10:47 (UTC)

Bestalde, artikuluan bertan egiten den bereizketari jarraituz, egokiagoa dirudi kastro izenak: artikuluan dioenez, «kastro hitzaz hainbat eraikin mota izendatzen dira»: oppida direlakoak, gaztelu zahar izena ezarri nahi zaien horiek, erromatar garaiko behin-behineko kanpalekuak... Beraz, gaztelu zahar izena jarri nahi izango balitzaio, gaztelu zahar mota horren ezaugarri bereziak ez dituzten guztiak kendu beharko lirateke zerrendatik (adibidez, Delikakoa eta Nabarnizkoa).

Horiek horrela, kastro mota horri gaztelu zahar izena jartzea egokia dela onartuko bagenu ere (ez baitakit ea egokia den), hala eta guztiz Euskal Herriko kastroak izango litzateke izenburu egokiena artikuluak orain duen edukirako, gaztelu zahar mota horretakoak ez diren eraikinak ere jaso direlako hemen. --Xabier Armendaritz 2020-12-31, 11:21 (UTC)

Kaixo, Xabier Armendaritz. Zuk aipatzen duzun paragrafoa kastro eta oppidum bereizteko nik idatzi nuen, eta Nabarnizekoa ere bai, kasu horretan eta beste batzuetan, Burdin Aroko herria omen zena, erromatarren kanpalekua zela ikusi da hobeto ikertzean. "Kastro" hitza herrikoia da, "gaztelu zahar" bezala, eta egia esateko, ez bata ez bestea ez zaizkit egokiak iruditzen arkeologiaren ikuspuntutik. Horregatik, eta hasieran "gaztelu zaharrak" agertzen zelako tituluan, iruditu zitzaidan ez genuela zertan aukeratu beharririk, soilik Hegoaldean erabiltzen dugun hitz bat. Dena den, ez zait oso larria iruditzen eta horrela utzi nahi bada, ados. -Suna no onna (eztabaida) 16:22, 31 abendua 2020 (CET)[Erantzun]

Mapa interaktiboa

[aldatu iturburu kodea]

Gehitu dut Wikidatarekin zuzenean funtzionatzen duen mapa interaktibo bat, irudia eta udalerria jartzen du baldin eta irudi bat badago. Ez dut lortu egitea udalerria ere erakustea ez badago irudirik, baina uste dut beste mapa baino hobea dela, automatikoki gaurkotzen delako. Theklan (eztabaida) 20:25, 9 martxoa 2024 (CET)[Erantzun]

Ostras! Ze ona! Eskerrik asko zuri eta @Ksarasola -ri honekin laguntzeagatik. Suna no onna (eztabaida) 16:28, 10 martxoa 2024 (CET)[Erantzun]
Eskerrik asko! Ksarasola (eztabaida) 00:15, 11 martxoa 2024 (CET)[Erantzun]

Kaixo! Orain urte pare bat edo Bakaikun Irimendi izeneko kastro bat aurkitu zela aipatu zuten. IDENAren Lidar mapa ikusita, nahiko argi ikusten da egitura borobil bat, Bakaiku eta Iturmendi artean, eta badirudi kataren bat egin zela. Ba al dago zerbait gehiago? Sartu beharko litzateke? Theklan (eztabaida) 11:47, 31 maiatza 2024 (CEST)[Erantzun]

Badirudi katak egin eta ez zutela ezer topatu.hemen aurkitu dut inforamzioa: https://guaixe.eus/bakaiku/1542910828967-bakaiku-hirimendiko-arkeologi-indusketa-juan-mari-martinez-txoperena-hitzaldibisita Suna no onna (eztabaida) 14:27, 31 maiatza 2024 (CEST)[Erantzun]

Zerrenda, eranskin bihurtu

[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Aldaketa bat proposatu nahiko nuke. "Zerrenda" ataletik aurrera, kastro guztien zerrenda, aparteko eranskin (anexo) batean sartu genezake, beste hizkuntzetan egiten duten bezala. (adibidez: Castros de Asturias, Castros en el País Vasco) Zer iruditzen zaizue? Nire ustez, garbiago geratuko da. Eskerrik asko eta agur bero bat. Unai Pz de A (eztabaida) 12:01, 29 ekaina 2024 (CEST)[Erantzun]

Kaixo: ados nago, baina artikulua mantenduko nuke; zerrendara taula guztiak eraman daitezke, eta artikuluan azalpen-testuaren gehiengoa utzi. Suna no onna (eztabaida) 09:27, 7 uztaila 2024 (CEST)[Erantzun]