Edukira joan

Eztabaida:Pertsona eta jainko izen baskonikoak

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Baskoien lurraldea

[aldatu iturburu kodea]

Zuberoa, Araba, Bizkaia, Errioxa, Aragoiko zati handiena ez zien baskoien lurraldea izan. Suna no onna (eztabaida) 19:08, 16 ekaina 2024 (CEST)[Erantzun]

Barkatu, baina oker ez banago baskoien lurraldearen mugak ez ditugu ongi ezagutzen. Gainera, izen baskonikoak definitzeko irizpide nagusia hizkuntza dela uste dut, ez soilik lurraldea.-Urtar (eztabaida) 15:52, 29 ekaina 2024 (CEST)[Erantzun]

Jainko hitzaren generoa

[aldatu iturburu kodea]

Uste dut euskarazko jainko hitzak ez duela generorik. Izan ere, hau da jainkoaren definizioa Euskaltzaindiaren Hiztegian: "Erlijio politeistetan, gizakiaz gaineko izakia, ahalmen eta botere bereziz hornitua dena". Jainkosa hitzak aldiz genero femeninoa badu: "Emakumezko jainkoa".-Urtar (eztabaida) 16:06, 29 ekaina 2024 (CEST)[Erantzun]

Kaixo @Urtar. Ezin dizut ziurtasunez erantzun. Jainko hitzak bi generoentzat balio badu, nik ez dakit. Euskararen joera jarraitu nahi izan dut: aita-ama, seme-alabak... eta Wikipedian ikusi izan ditudan ereduak. Wikipediako zerrenda honetan, adibidez errege-erreginak erabili da: Zerrenda:Nafarroako errege-erreginak. Bestalde, artikuluaren gaiari buruz idatzi den liburu garrantzitsuenean, idazlanaren izenburua horrela idatzi du Luis Mari Zaldua Euskaltzain urgazleak: "Euskal Herriko Antzinaroko jainko eta jainkosen izenak". Suna no onna (eztabaida) 22:49, 8 uztaila 2024 (CEST)[Erantzun]
Eskerrik asko, @Suna. Euskaltzaindiaren Hiztegiaren arabera aita, seme eta errege hitzek genero maskulinoa dute, baina jainko hitzak ez du generorik.
Pluralean euskarazko jainkoak gaztelaniazko "dioses y diosas" bezala itzuli daiteke. Adibidez: Greziar mitologiako jainkoak. Jentilen jainkoak.
Jainko-jainkosak ere erabili daiteke pluralean. Adibidez: Jainko-jainkosak, hain giza irudiko eta, hala ere, hain bestelako. Baina ez dut aurkitu azken forma hau hobesteko irizpiderik, kontrakoa baizik: https://eu.wikipedia.org/wiki/Euskara_eta_generoa#%22-Sa%22_bukaerako_femeninoak. Hau dela eta, uste dut nik ez dudala ikusten pisuzko arrazoirik Wikipedian jainko hitzaren ordez jainko-jainkosa erabiltzeko.-Urtar (eztabaida) 11:55, 13 uztaila 2024 (CEST)[Erantzun]
Ados. Orduan alda daiteke. Baina komeni da paragrafo horretan jartzen duzuen azalpena ematea, bestela, beste batek nik bezala egingo du eta jainko-jainkosak jarri. Suna no onna (eztabaida) 12:01, 13 uztaila 2024 (CEST)[Erantzun]
Ideia ona. Agian hoberena litzateke "Jainko (politeismo)" izenburuko artikuluan aldatzea.-Urtar (eztabaida) 12:10, 13 uztaila 2024 (CEST)[Erantzun]