Edukira joan

Leo Baker

Wikipedia, Entziklopedia askea
Leo Baker
Bizitza
JaiotzaCovina1991ko azaroaren 24a (33 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaCovina
Jarduerak
Jarduerakskaterra
Lateralitateagoofy oina
Jasotako sariak

IMDB: nm8983503 Facebook: leobakerofficial Twitter: LeoBaker__ Instagram: leo_baker Edit the value on Wikidata

Leo Baker (Covina, Kalifornia, 1991eko azaroaren 24a - ) skateboarder profesional bat da. Gaur egun New Yorken bizi da.

5 urterekin hasi zen skateboardean, baina 11 urte zituen arte ez zen horretan zentratu. 2007ko Skateboard Mag aldizkarian 360 flip bat eta hardflip bat zortzi eskaileratan behera ziholaa egiten agertu zen[1]. 2006an Torontoko Kanadak Openean eta Calgaryko Slam City Janean lehenengo postua lortu zuen[2]. 2016an Street League Skateboarding Super Crown World Championship irabazi zuen. 2017an EPSY sarian emakumezko akzio-kirolaririk onenaren sarirako izendatu zuten, hori lortzen zuen lehenengo skateboarderra. 2020an hainbat babesle lortu zituen, tartean Nike, Glue Skateboards, Spitfire Wheels, Independent Trucks, Bronson Speed, Mob Grip eta Pawnshop Skate Co.

2021ean 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan parte hartu behar zuen, Tokion. Baina emakumezkoen taldean parte-hartzea eskatzen ziotenez, uko egin zion[3].

Bizitza pertsonala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marshall Rohner gitarra-jotzailearen umea da. Gaur egun ez-binario gisa izendatzen du bere burua[4] eta LGBT kolektiboaren eskubideen defendatzailea da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Skate Review | A premium skateboarding blog. (Noiz kontsultatua: 2021-07-26).
  2. www.espn.com (Noiz kontsultatua: 2021-07-26).
  3. (Ingelesez) Skateboarder Leo Baker quit Olympics team to transition. (Noiz kontsultatua: 2021-07-26).
  4. (Ingelesez) «Why Leo Baker is the skate hero we've all been waiting for» Huck Magazine 2018-09-18 (Noiz kontsultatua: 2021-07-26).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]