Edukira joan

Manuel Egileor

Wikipedia, Entziklopedia askea
Manuel Egileor


Espainiako Errepublikako Gorteetako diputatua

1931ko uztailaren 12a - 1933ko urriaren 9a
Barrutia: Bizkaia (hiriburua)
Hautetsia: Espainiako Bigarren Errepublikako 1. legegintzaldia
Bizitza
JaiotzaBilbo, 1884
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBilbo1970eko apirilaren 5a (85/86 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta ingeniaria
Lantokia(k)Madril
KidetzaEuzko Alderdi Jeltzalea - Aberri
Izengoitia(k)Ikasle eta Marcos de Urrutia
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

Manuel Manu Egileor Orueta, ezizenez Ikasle (1884ko urtarrilaren 1a, Abando, Bizkaia1970eko apirilaren 5a, Amorebieta-Etxano, Bizkaia) euskal herritar politikari abertzale eta jeltzale bat izan zen. Lanbidez ingeniaria, baina politika zaletasuna izanik Eusko Alderdi Jeltzalean afiliatu zen.

1916an Euzko Gaztedi taldeko presidentea izan zen, eta EAJ alderdiko Bizkai Buru Batzarreko kidea 1915-1917 bitarteko urteetan. Gainera, Durango udalerria ordezkatuz Bizkaiko Batzar Nagusietako diputatu izan zen 1916-1917 bitartean, eta, ondoren, Amurrioko alkate izan zen.

EAJren eszisio garaian eta 1921-1930 bitartean Aberri (EAJ) alderdiko kidea izan zen. Euskadi Buru Batzarreko kidea zen, eta 1923an erakunde horretako lehendakariordea eta 1930ean diruzaina ere izan zen. Urte horretan espetxeratua izan zen. Jada, 1930ko Bergarako Akordioaren ondoren, EAJ berrelkartuan izen eman zuen.

1931n Espainiako Kongresuan EAJ alderditik Bilbo ordezkatuz diputatu izan zen, eta 1934an Bilboko Eusko Alderdi Jeltzaleko Udal Batzordeko idazkari orokorra izan zen. Urte hartan bertan, Bizkai Buru Batzarreko beste hainbat kiderekin batera, prozesatua izan zen. Urte bat geroago, Bizkaiko EAJren idazkari nagusia izendatu zuten.

Egileorrek bere idazlanetako asko Ikasle eta Marcos de Uriarte ezizenez idatzi zituen. Bestalde, Aberri aldizkariaren sortzailea ere izan zen. Sabin Aranaren Bizkaia bere independentziaren alde idazlanaren berrargitalpenari laguntza eman eta De su alma y de su pluma ("Bere esku eta lumaz") idazlana ere prestatu zuen. Eztabaida biziak izan zituen nazionalista moderatuekin.

1937ko ekainean erbestera jo behar izan zuen. Britainia Handian 10 urte pasatu ondoren, Parisa eta, geroago, Lapurdira joan zen. Arana Goiri´tar Sabin en la historia de Euzkadi liburua idatzi eta Obras completas de Sabino Arana lehen bildumako hitzaurrea prestatu zuen. Zahartuta eta gaixotuta zegoela, bere jaioterrira itzuli zen.

  • Arana Goiri'tar Sabin en la historia de Euzkadi, "Marcos de Uriarte" ezizenaz sinatua.
  • Obras completas de Sabino Arana idazlaneko hitzaurrea idatzi zuen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
Luis Arana Goiri
EAJren banaketa
EBBko presidentea
Aberri

19211923
Ondorengoa
Alipio Larrauri