Sareta (laborategia)
Itxura
Sareta erdian material zeramikazko zirkulu bat duen metalezko sare txikia da, laborategietan erabiltzen dena Bunsen erregailu batetik datorren beroa uniformeki banatzeko edukiontzi baten azpialdean. Sareta laborategiko tripode baten gainean edo eraztun eusle baten gainean jartzen da, edukiontzien euskarri bezala, azpialde osoan beroa banatzeko.
Lehen, saretak amiantoz eginak ziren, metalezko sareari atxikidura errazteko zuntz itxura duen materiala baita. Gaur amiantoaren ordez zeramikazko plaka bat erabiltzen da, amiantoaren arriskuagatik.