Daniel Edward Howard
Itxura
Daniel Edward Howard | |||
---|---|---|---|
1912ko urtarrilaren 1a - 1920ko urtarrilaren 5a ← Arthur Barclay - Charles D. B. King → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Buchanan (en) , 1861eko abuztuaren 4a | ||
Herrialdea | Liberia | ||
Heriotza | Monrovia, 1935eko uztailaren 9a (73 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | True Whig Party (en) |
Daniel Edward Howard (Buchanan, 1861eko abuztuaren 4a - Monrovia, 1935eko uztailaren 9a) liberiar politikaria izan zen. Liberiako 16. presidentea izan zen 1912tik 1920ra.
Benetako Whig Alderdiko kidea izan zen. 1911n lehendakari hautatu zuten eta 1912ko urtarrilaren 1ean karguaz jabetu zen. 1915ean kruak matxinatu egin ziren eta Sierra Leonako britainiar koloniari anexioa eskatu zioten. Lehen Mundu Gerran herrialdearen neutraltasuna mantentzen saiatu zen, baina aliatuei nolabaiteko babesa eman zien eta alemaniar itsaspekoek egindako blokeo ekonomikoa jasan zuen. Alemaniak 1917an Monrovian egindako erasoaren ondoren, Howardek gerra deklaratu zion Alemaniari 1918ko urtarrilaren 12an. 1919an Liberia Nazioen Ligan sartu zen.