Edukira joan

Stephen Allen Benson

Wikipedia, Entziklopedia askea
Stephen Allen Benson

Liberiako presidente

1856ko urtarrilaren 7a - 1864ko urtarrilaren 4a
Joseph Jenkins Roberts - Daniel Bashiel Warner
Vice President of Liberia (en) Itzuli

1854ko urtarrilaren 2a - 1856ko urtarrilaren 7a
Anthony D. Williams (en) Itzuli - Beverly Page Yates (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaCambridge1816ko maiatzaren 21a
Herrialdea Liberia
HeriotzaGrand Bassa1865eko urtarrilaren 24a (48 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta epailea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaRepublican Party (en) Itzuli

Stephen Allen Benson (Cambridge, Maryland, 1816ko maiatzaren 21a - Grand Bassa, 1865eko urtarrilaren 24a) liberiar politikaria izan zen. Liberiako 2. presidentea izan zen 1856tik 1864ra.

Estatu Batuetan jaio zen eta haurtzaroan emigratu zuen familiarekin Liberiara. Han, Thomas Buchanan Liberiako azken gobernadore zuriaren idazkari pribatua izan zen. Gero negozio gizon arrakastatsu bihurtu zen. 1835ean miliziarekin bat egin zuen eta 1842an Kontseilu Kolonialaren ordezkari bihurtu zen.

1847an Liberiak independentzia lortu ondoren, epaile eta predikari metodista izan zen. Altxorraren idazkaria izan zen eta 1853an presidenteorde aukeratu zuten.

1856an lehendakaritza irabazi zuen eta harreman diplomatikoak ezarri zituen Belgika, Danimarka, Estatu Batuak, Italia, Norvegia, Suedia eta Haitirekin. Herrialdearen mugak zabaldu eta Liberiari Marylandeko Errepublika erantsi zion.

Agintaldia amaitzean, Grand Bassako kafe-plantazioa erretiratu zen, eta han hil zen.