Olatz Perez de Viñaspre
Olatz Perez de Viñaspre | |
---|---|
(2016) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Iruñea, 1987ko ekainaren 19a (37 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Tesi zuzendaria | Maite Oronoz Antxordoki |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | informatikaria eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Udako Euskal Unibertsitatea |
Olatz Perez de Viñaspre Garralda[1] (Iruñea, 1987ko ekainaren 19a) Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da, eta IXA taldeko ikerlaria. Informatika Fakultatean lan egiten du 2012tik. Hizkuntzaren prozesamendua ikertzen du. UEUko Informatikako saileko kidea ere bada.[2][3]
Ingurune digitaleko emakumeentzako Gladys saria eman zioten 2022an Informatikan «ibilbide akademiko oparoa» duelako eta «gizarte erronka handiei» erantzuteko egiten duen lanarengatik.[4]
Ikasketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sistemen informatikan ingeniaritza teknikoa eta Informatika Ingeniaritza ikasi zuen EHUren Informatika Fakultatean, Ondoren, Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamenduko (HAP) masterra egin zuen, 2011-2013 urteetan. Azkenik, 2017an, Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua doktoretza programa bukatu zuen, Euskal Herriko Unibertsitateko Informatika Fakultatean, Donostian.
Ikerlaria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hizkuntzaren prozesamenduaren arloko ikertzailea da Ixa Taldean eta HiTZ zentroan. 2017an defenditu zuen doktorego-tesian bere ikerketa-gai nagusia Osasun Zientzietako Terminologiaren Itzulpen Automatikoa zen.[5][6][7] Zuzendariak Maite Oronoz Antxordoki eta Australiako ikertzailea den Jon D. Patrick.[8] Ingelesezko milioi bat termino kliniko dituen SNOMED CT datu-basetik abiatu da ikerketa, euskarara itzultzeko. Hizkuntza-teknologia erabili zuen horretan, ohiko terminoak jasotzeko (Euskalterm, ZT hiztegia…), Ingelesezko termino neoklasikoak atzizkika eta transliterazio-erregelak erabiliz itzultzeko (“Photodermatitis”--> Fotodermatitis), hitz anitzeko termino konplexuak sinpleagoen bitartez itzultzeko (adibidez: “Fracture of elbow” –> “Ukondoaren haustura”), eta Matxin-Med itzultzaile automatikoa egokitzeko (Matxin itzultzailea medikuntzaren domeinura egokituta).[9][10]
Orokorrean osasungintza arloa eta hizkuntzaren prozesamenduarena uztartzeko ikerketan aritzen da.[11] EHUko, Eusko Jaurlaritzako, Madrileko Ministerioko eta Europar Batasuneko deialdietako hainbat ikerketa-proiektutan parte hartu du. Nazioarteko 15 bat argitalpen ditu aldizkari zein kongresutan, gutxienez.[12][13][14]
Hasieran osasungintzako terminologia euskaraz lantzeko tresna informatikoak sortu zituen (esaterako, Matxin-Med, Matxin itzultzaile automatikoaren bertsioa, medikuntzaren domeinura egokitua), baita geroago anbulatorioetako osasun-txostenak euskaraz idatzi eta itzultzeko tresnak ere. Ikerlerro horretan aritzen da tesia zuzendu zion Maite Oronoz ikertzailearekin. Ekarpen hori oso baliagarria izan da osasungintza ere euskalduntzeko. Lan horiei esker, eurek adierazi zutenez, medikuei gero eta normalago egiten zaie «tengo rotura del tendón del músculo esplenio del cuello» esan ordez «lepoko esplenio giharraren tendoia hautsita dut» esatea.[15][9]
2019an eta 2021an Ikergazte kongresuko batzorde akademikoko kide izan zen Ingeniaritza/Arkitektura arloan.[16]
Informatikari euskaldunen azken bilkuretan batzorde antolatzaileetako kidea izan da (2022, 2020, 2018, 2015...).[17][18]
UEUko kidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udako Euskal Unibertsitateko Informatikako saileko kidea da 2012tik. Hainbat artikulu, liburu, ikastaro eta hitzaldi zabaldu ditu informatikari buruz, esaterako:
- Python programazio-lengoaia: oinarriak eta aplikazioak. Liburua, Iñaki Alegriarekin eta Kepa Sarasolarekin batera idatzia. (UEU, 2016).[20]
- Programazioa denontzat: Python ikasi praktikaren bidez (UEU, 2018).[21][22]
- Ezinbesteko softwarea herri eta herritar burujabeagoak izateko. Arrate Garcia Camposekin batera idatzia. (UEU, 2018)[23]
- «Estandar klinikoen itzulpen automatikoa», BAT aldizkaria (2018).[24]
- Osasun-txosten elebidunak posible ote? (UEU, 2015).[25]
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2022: Gladys Saria ingurune digitaleko emakumeentzat. Epaimahaiak aho batez hartu zuen erabakia, eta irabazlearen «ibilbide akademiko oparoa» eta «gizarte erronka handiei» erantzuteko egiten duen lana azpimarratu zuen.[4][26] PUNTUEUSek eta UPV/EHUko Informatika Fakultateak antolatzen dute Gladys Saria, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berdintasunerako Organoaren eta Danobatgroup industria-taldearen babesarekin, eta UPV/EHUko Berdintasun Zuzendaritzaren laguntzarekin.
- 2019: Euskarazko Tesien VI. Koldo Mitxelena Saria Ikasketa Teknikoen jakintza-arloan.[27][28]
- 2015: Ikergazte-Udalbiltza sari berezia (Euskal Herriko garapenari ekarpen garrantzitsuena egiten diona): “Osasun-txosten elebidunak posible ote?” lanarekin.[7][11][12]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Abizena horrela idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Perez de Benasperi edo Perez Benasperiko onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ «2022ko irabazlea. Olatz Perez de Viñaspre. Hasiera» Gladys Saria (Noiz kontsultatua: 2023-03-03).
- ↑ Olatz Perez de Viñaspre, 2022ko Gladys sariaren irabazlea. Sarean.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-03).
- ↑ a b PuntuEUS Fundazioa. (2022-09-12). «Olatz Perez de Viñasprek jasoko du II. Gladys Saria» Gladys Saria (Noiz kontsultatua: 2022-09-12).
- ↑ Pérez de Viñaspre Garralda, Olatz. (2017-06-19). Osasun-alorreko termino-sorkuntza automatikoa: SNOMED CTren eduki terminologikoaren euskaratzea. doi: . (Noiz kontsultatua: 2019-05-14).
- ↑ Perez de Viñaspre, Olatz. (2018). «Osasun-alorreko termino-sorkuntza automatikoa: SNOMED CTren eduki terminologikoaren euskaratzea» www.educacion.gob.es (Base de datos de Tesis Doctorales (TESEO)) (Noiz kontsultatua: 2019-05-14).
- ↑ sarean.eus. «Osasun informeak euskaraz jasotzeko tresna» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-22).
- ↑ Perez de Viñaspre, Olatz. (2017). Osasun-alorreko termino-sorkuntza automatikoa: SNOMED CTren eduki terminologikoaren euskaratz. UPV-EHU.[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ a b Tesia: Euskarazko osasun-terminoen sorkuntza automatikoa (Olatz Perez de Viñaspre, 2017-06-19) – Hizkuntza-teknologiak. (Noiz kontsultatua: 2019-05-14).
- ↑ «Olatz Perez de Viñaspre, medikuntzako terminologia eta itzulpen automatikoa» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-14).
- ↑ Perez de Viñaspre, Olatz. (). «Osasuna, euskara eta informatika» GAUR8 (Noiz kontsultatua: 2019-05-14).
- ↑ «Olatz Perez-de-Viñaspre - Citas de Google Académico» scholar.google.es (Noiz kontsultatua: 2019-05-14).
- ↑ Perez de Viñaspre, Olatz. «Argitalpenak | Ixa taldea» ixa.si.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-14).
- ↑ «Olatz Perez-de-Viñaspre - ACL Anthology» aclweb.org (Noiz kontsultatua: 2019-05-14).
- ↑ Osasuna eta hizkuntza (Bilbo hiria Irratia, 2017/06/27) – Hizkuntza-teknologiak. (Noiz kontsultatua: 2019-02-27).
- ↑ ikergazte. «BATZORDEAK» IkerGazte 2019 (Noiz kontsultatua: 2019-05-14).
- ↑ Europa Press, .. (2015-10-28). «Informatikari Euskaldunen X. Bilkurako gai nagusia robotika izango da» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2019-05-20).
- ↑ «IEB2018: Burujabetza teknologikoa :: ikasi :: Udako Euskal Unibertsitatea» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-20).
- ↑ «IEB2024. Adimen Artifizial Sortzailea.» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-11-11).
- ↑ a b UEU365. (2016-07-01). Olatz Perez de Viñaspre: “Python-ek oso komunitate aktiboa dauka atzetik eta etengabe sortzen dira liburutegiak edozer gauza egiteko”. UEU (Noiz kontsultatua: 2019-05-14).
- ↑ Perez de Viñaspre Garralda, Olatz. (). Programazioa denontzat: Python ikasi praktikaren bidez. (Noiz kontsultatua: 2019-05-14).
- ↑ Olatz Perez de Viñaspre: “Programatzean, ordenagailuarekin “komunikatzen” ikasten da” – UEU365. (Noiz kontsultatua: 2019-05-14).
- ↑ Perez de Viñaspre Garralda, Olatz; Campos, Arrate Garcia. (2018). Ezinbesteko softwarea herri eta herritar burujabeagoak izateko. (Noiz kontsultatua: 2019-05-14).
- ↑ Oronoz Antxordoki, Maite; Garralda, Olatz Perez de Viñaspre. (2018). «Estandar klinikoen itzulpen automatikoa» BAT (108): 61–81. ISSN 1130-8435. (Noiz kontsultatua: 2019-05-14).
- ↑ Perez de Viñaspre Garralda, Olatz. (2015). Osasun-txosten elebidunak posible ote?. (Noiz kontsultatua: 2019-05-14).
- ↑ «Olatz Perez de Viñasprek jasoko du II. Gladys Saria» El Diario Vasco 2022-09-12 (Noiz kontsultatua: 2022-09-12).
- ↑ «Olatz Perez de Viñasprek Euskarazko Tesien VI. Koldo Mitxelena saria lortu du» DIFusio@ (Noiz kontsultatua: 2019-05-14).
- ↑ «Euskarazko Tesien VI. Koldo Mitxelena sariak banatu dira - Info» UPV/EHU (Noiz kontsultatua: 2019-05-14).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Olatz Perez de Viñaspre, Inguma datu-basean
- Artizarra sare profesionalean
- Olatz Perez de Viñaspre, Ixa taldean
- Olatz Perez de Viñaspre Github-en
- Ixa taldea.
- HITZ Zentroa
- Olatz Perez de Viñaspre, 2022ko Gladys sariaren irabazlea. Puntueus - Youtube, 2022
- Olatz Perez de Viñaspre. Ahotsak.eus Gasteizko hizlariak
- Elkarrizketa: Emakume informatikari erreferenteak behar dira Berria, 2022.09.27