Julia Satxuk
Julia Satxuk | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lutsk, 1982ko apirilaren 25a (42 urte) |
Herrialdea | Ukraina |
Hezkuntza | |
Heziketa | Lesya Ukrainka Volyn National University (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Julia Mikolaivna Satxuk —ukraineraz: Юлія Миколаївна Сачук— (Lutsk, 1982ko apirilaren 25) pertsona desgaituen eskubideen aldeko aktibista ukrainarra da, Fight For Right pertsona desgaituen erakunde publikoko presidentea, Zinema eskuragarria agentziaren sortzailekidea.[1]
Bizitza
Lutsken jaio eta hazi zen. Txikitatik hasi zen giza eskubideen alde borrokatzen, hezkuntza orokorreko eskola batean ikasteko eskubidea defendatu behar izan zuenean, eta ez ikusmen urritasuna dutenentzako barnetegian.[2]
Nazioarteko harremanak ikasi zituen Volyngo Unibertsitate Nazionalean.[1] 2014an Tolerantzia eta diskriminaziorik eza ikasi zuen AEBetan.[2]
2007tik 2011ra, Amnesty International Ukraine giza eskubideen nazioarteko erakundean lan egin zuen, non ekintza publikoko erakundeetan, defentsan eta lobby-kanpainetan esperientzia lortu zuen.[3]
2016an Fight For Right proiektuaren koordinatzaile bihurtu zen.[1] 2017an, Fight For Right proiektu txiki izatetik Julia Satxukek zuzendutako erakunde publiko izatera pasa zen.[4]
Ukraina ordezkatu zuen 2018an New Yorken eta 2019an Genevan egindako desgaitasunari buruzko NBEko organoen ekitaldietan.[5][6] 2020an Ukrainako hautagai izendatu zen Pertsona Desgaituen Eskubideen NBEko Batzorderako.[7]
2022an, BBCren 100 Emakume seriean sartu zen.[8]
Bizitza pertsonala
Kieven bizi da. Taras izeneko semea dauka.[3]
Erreferentziak
- ↑ a b c (Ukraineraz) «Юлія Сачук» Боротьба за права jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2021/04/24).
- ↑ a b (Ukraineraz) «Правозахисниця Юлія Сачук: “Права людини стають цінністю, яка об’єднує країну, сприяючи її розвитку”» Українська Гельсінська спілка з прав людини.
- ↑ a b (Ukraineraz) «Тетяна і дві Юлі. Три моделі успіху жінки з інвалідністю» Повага.
- ↑ (Ukraineraz) «Команда» Боротьба за права.
- ↑ (Ingelesez) «Intersectionality and Article 29 Panel at the United Nations Headquarters» International Foundation for Electoral Systems.
- ↑ (Ingelesez) «Intersectionality and Article 29: Making Political Participation Inclusive of Persons with Multiple Social Identities» Global Accessibility News.
- ↑ (Ingelesez) «Yulia Sachuk» Fight For Right.
- ↑ (Ingelesez) «BBC 100 Women 2022: Who is on the list this year?» BBC News.