Marie Christina Kolo
Marie Christina Kolo | |
---|---|
(2023) | |
Bizitza | |
Jaiotza | 1989 (34/35 urte) |
Herrialdea | Madagaskar |
Hezkuntza | |
Heziketa | Catholic University of Paris (en) Parisko Unibertsitatea I - Panthéon-Sorbonne École des hautes études internationales et politiques (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | ekofeminista, climate activist (en) eta gizarte ekintzailea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Marie Christina Kolo (1989) klimaren aktibista, ekofeminista eta giza eskubideen aldeko ekintzaile madagaskartarra da.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1989an jaio zen Nosy Be uhartean eta Ambodiranon hazi zen.[1] Txikitan, bere etxetik gertu ehun-fabrikek eragindako ingurumen-inpaktuak ikusi zituen, eta kutsadura gelditzeko eskaera egin zuen.[1] Parisko Unibertsitate Katolikoan Humanitario eta Garapen Proiektuen Kudeaketa masterra egin zuen.[2]
2015ean klimaren aktibista bihurtu zen, Nazio Batuen Erakundeko boluntario gisa lanean ari zela lehorterako joera duen Androy eskualdean.[3]
2016an, Green N Kool enpresa soziala sortu zuen.[4]
2018an, Ecofeminism Madagascar izeneko klima-aldaketan eta genero-indarkeriarekin duen erlazioan ardaztutako lineako plataformaren sorreran parte hartu zuen.[5]
2019an, Nazio Batuen Klima Aldaketaren Konferentzian (COP25) parte hartu zuen.[3]
2021eko apirilean, Kolok, Brasilgo Paloma Costarekin batera, António Guterresi hitz egin zion gazteen klima-ekintzari buruzko elkarrizketa birtualean.[6][7]
2022an BBCren 100 Emakume seriean sartu zen.[8]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Marie Christina Kolo: La lucha para que Madagascar sobreviva» Columna Digital.
- ↑ (Ingelesez) «UMaine Mandela Washington Fellowship» The University of Maine.
- ↑ a b (Frantsesez) «Portrait : Marie Christina Kolo, la révoltée de Madagascar» Vanity Fair.
- ↑ (Frantsesez) «La Green Team» GreenNKool.
- ↑ (Ingelesez) «Malagasy Team receives $24,500 for “Women Break the Silence”» U.S. Embassy in Madagascar.
- ↑ (Ingelesez) Brown, Ryan Lenora. (2021). «Madagascar nears a first: Famine caused by climate rather than war» The Christian Science Monitor.
- ↑ (Ingelesez) «First Person: ‘Youth won’t stay silent’ says Madagascar climate activist» UN News.
- ↑ (Ingelesez) «BBC 100 Women 2022: Who is on the list this year?» BBC News.