Edukira joan

Mia Mottley

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mia Mottley

(2019)
Minister of National Security of Barbados (en) Itzuli

2022ko urtarrilaren 24a -
Minister of Finance of Barbados (en) Itzuli

2022ko urtarrilaren 24a -

Barbadosko Lehen Ministro

2018ko maiatzaren 25a -
Freundel Stuart
Barbadosko Biltzarreko kidea

1994 -
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMia Amor Mottley
JaiotzaBarbados1965eko urriaren 1a (59 urte)
Herrialdea Barbados
Hezkuntza
HeziketaLondon School of Economics
United Nations International School (en) Itzuli
University of the West Indies - Cave Hill Campus (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaBarbados Labour Party (en) Itzuli

Twitter: miaamormottley Edit the value on Wikidata

Mia Amor Mottley (1965eko urriaren 1a) Barbadosko politikaria da, Barbadoseko Alderdi Laboristako presidentea (BLP) eta lehen ministroa 2018ko maiatzetik. Kargua betetzen duen lehen emakumea da.[1]

Saint Michael North Easteko barrutiko parlamentuko kide izan da Mottley 1994az geroztik. 1994tik 2008ra, ministroen segida bat bete zuen, Barbadosko fiskal nagusiaren kargua barne, eta hala izendatutako lehen emakumea izan zen. Elkarrizketa Interamerikarreko kidea ere bada.[2]

Oposizioko buru izan zen bi aldiz Barbadosko Batzarreko Ganberan: lehenik 2008tik 2010era, eta gero 2013tik 2018ra. 2018an, Mottley buru zuen BLPk garaipen historikoa irabazi zuen maiatzaren 24ko hauteskunde orokorretan, ganberan 30 eserleku ziurtatuz. Balentria hori lortu zuen lehen alderdia izan zen, eta, gainera, herritarren botoaren % 74,6 irabazi zuen; alderdi batek hauteskundeetan lortutako ehunekorik handiena.[3]

Mottley errepublikar sutsua da. Bere agintaldian betetako helburuetako bat da Commonwealtheko monarkiarekin haustea. 2021eko azaroan errepublika parlamentario bat aldarrikatu zen, Barbadosen independentziatik 55 urte betetzen zirenean, iragan koloniala atzean utzi eta Barbadosek estatuburu bat izateko, Elizabeth II.a Erresuma Batukoaren ordez.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]