Zhou Xiaoxuan
Zhou Xiaoxuan | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Wuhan, 1993 (30/31 urte) |
Herrialdea | Txinako Herri Errepublika |
Jarduerak | |
Jarduerak | gidoilaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Zhou Xiaoxuan, Xianzi ezizenagatik ezagunagoa (txinera sinplifikatuan: 周晓璇; pinyinez: Zhōu Xiǎoxuán; Wuhan, Txina, 1993 -) gidoilaria eta Me Too mugimendu txinatarrean erreferentea da.[1][2]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zhou Xiaoxuan Wuhanen jaio zen 1993an. 18 urte zituela, Pekinera joan zen gidoigintza ikasketak egitera. Xianzik bere lan guztiak lumarekin idazten ditu.
Sexu erasoen salaketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2018an, Zhouek sare sozialetan zabaldu zituen bizitako gertaerak. Bertan alegatu zuen 2014. urtean Zhu Jun aktore ezagunarekin bildu zela elkarrizketa bat lortzeko itxaropenarekin, baina enkontru horretan Zhuk bortxaz musukatu zuela eta 50 minutuz izan zuela jantzigelan bere borondatearen aurka. Zhouek BBCri esan zionagatik, nahiz eta tarte horretan langile gehiago hainbat aldiz gelara sartu, izututa eta lotsatuta zegoenez, ezin izan zuen inor ohartarazi.
Biharamunean, gertakariaren berri eman zion poliziari.[3] Gero, Zhouk #MeToo mugimenduarekin bat egin zuen, eta Zhu auzitara eraman zuen barkamen publikoa eta 50.000 yuaneko (6.750 euroko) kalte-ordaina eskatuz.[4] Zhuk salaketa guztiak ukatu ditu eta Zhouri demanda jarri dio difamazioagatik.
2021eko irailean, auzitegi txinatar batek errefusatu egin zituen Zhuren aurkako akusazioak, "froga eskasak" argudiatuz.[5][6] Bien bitartean, Zhouek blogarien kritikak sufritu behar izan ditu; horrez gain, <i id="mwKQ">Global</i> Times-en iruzkin batek esan zuen MeToo mugimendua "mendebaldeko indarrek gizarte txinatarra urratzeko" erabiltzen zutela.[7][8]
2022ko abuztuaren 10ean, Pekineko auzitegi batek Zhouren apelazio bat errefusatu zuen aurkeztutako frogak "ez zirela aski" esanez. Ondoren, Zhouk esan zuen bere taldea epaiketan sartu ez ziren ebidentzia eta material gehiago lortzean oinarrituko zela. Haren aldekoen talde txiki bat agertu zen epaiaren egunean. Zhu Jun, ordea, ez da prozeduretatik kanpo egon, eta Zhouk ez du ezer gehiago entzun haren aurkako difamazioagatik egin duen eskaerari buruz. The Guardiani esan zion "oso desengainatuta" zegoela, baina espero zuen hura galtzeak "gogoeta gehiago eragin zezakeela egungo Txinan emakume izateak duen zailtasunari buruz".[4]
2022ko abenduan, BBCko 100 emakumeetako bat izendatu zuten.[9]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Hernández, Javier C.. (2019-01-04). «She’s on a #MeToo Mission in China, Battling Censors and Lawsuits» The New York Times ISSN 0362-4331..
- ↑ «How a Sexual-Harassment Suit May Test the Reach of #MeToo in China» The New Yorker May 12, 2021.
- ↑ Feng, Zhaoyin; Wong, Tessa. (September 27, 2021). «Xianzi: The #MeToo icon China is trying to silence» BBC.
- ↑ a b Ni, Vincent. (2022-08-10). «Woman at centre of China #MeToo case vows not to give up after appeal rejected» The Guardian.
- ↑ Analysis by Nectar Gan and Steve George. «Analysis: The face of China's #MeToo movement loses her legal battle, but vows to appeal» CNN.
- ↑ (Ingelesez) «Court rules against woman who became face of China’s #MeToo movement» the Guardian 2021-09-14.
- ↑ (Ingelesez) Buckley, Chris; Chen, Elsie. (2021-09-15). «China #MeToo Figure Vows to Appeal After Losing Landmark Case» The New York Times ISSN 0362-4331..
- ↑ (Ingelesez) «One Year of #MeToo: How the Movement Eludes Government Surveillance in China» The New Yorker 2018-10-10.
- ↑ (Ingelesez) «BBC 100 Women 2022: Who is on the list this year?» BBC News.