Edukira joan

Nana Darkoa Sekyiamah

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nana Darkoa Sekyiamah

Bizitza
JaiotzaGhana1978ko urtarrilaren 6a (46 urte)
Herrialdea Ghana
Hezkuntza
HeziketaLondon School of Economics
University of North London (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, blogaria eta enpresaburua
Jasotako sariak

darkoathewriter.com
Twitter: nas009 Instagram: dfordarkoa LinkedIn: nanadarkoa Edit the value on Wikidata

Nana Darkoa Sekyiamah Ghanako idazle eta blogari feminista da. Saritutako “Abenturak emakume afrikarren logeletatik“ (Adventures from the Bedrooms of African Women) bloga sortu zuen, eta The Guardian eta Open Democracy egunkariarentzat idatzi izan du. Sekyiamah Emakumeen Garapenerako Eskubideen Elkarteko Komunikazio Zuzendaria da, eta Feminismo Beltzaren Foroaren Lan Taldeko kidea, Brasilgo Bahian historiako lehen Foro Feminista Beltza antolatu zuena.[1]

Nana Darkoa Sekyiamah Londresen (Ingalaterra) jaio zen Ghanako gurasoengandik, eta Ghanan hazi zen.[1] Errendimenduko entrenatzaile bezala diplomatura eta gatazka-bitartekaritzan ziurtagiria ditu, eta bizitzako entrenatzaile eta hizlari bezala lan egin du.[2] Horrez gain, komunikazio eta kultur ikasketetan lizentziatura ere lortu zuen Londreseko Iparraldeko Unibertsitatean, eta genero eta garapeneko master bat London School of Economics and Political Science-n. Londresko Polizia Metropolitanoko lidergo entrenatzaile gisa ere lan egin du.[2]

Sekyiamahk, “Abenturak emakume afrikarren logeletatik” bloga sortu zuen, Afrikako emakumeek sexuaren eta sexualitatearen inguruko eztabaida zabaltzen laguntzeko, eta haiek modu irekian hitz egiteko foro bat eskaintzeko. 2013ko Ghanako “Blog eta Giza Mediako Sariak” lehiaketan blog onenaren eta aktibistaren blog onenaren sariak irabazi zituen, eta 2014an berriro blog orokor onenaren saria. 2011ko martxoan, Arise aldizkariak Sekyiamah "Ghanako Aldaketa Sustatzaile” bezala izendatu zuen. Sekyiamah Accra-n aldizka biltzen den Afrika Feministako kide da.[3]

Sekyiamah “Emakumeen Garapenerako Eskubideen Elkartean” (AWID) Komunikazio zuzendari gisa lan egiten du. Feminismo Beltzaren Foroko Lan Taldeko kidea da. “Espazioak sortzen eta ahotsak areagotzen: Afrikako Emakumeen Garapenerako Funtsaren lehen hamar urteak” funtsaren hasierako historiaz idatzi zuen. Era berean, “Emakumeak Afrikako lidergoan: Afrikako emakume inspiratzaileekin elkarrizketak” idatzi zuen, Afrika osoko emakumeei egindako elkarrizketa bilduma bat, feminismoa, politika eta arteak, besteak beste, AWDFrekin egindako lanaren bidez.[4]

Sekyiamah 2015eko Kampala (Ugandako) Idazkera Jaialdian eta 2016ko Aké Arte eta Liburu Jaialdian Abeokutan (Nigeria) hizlari izan zen.[5]

2021ean, Sekyiamah-ek “Afrikako emakumeen bizitza sexuala” liburua argitaratu zuen Dialogue argitaletxean. Margaret Busbyk egindako berrikuspen batean, "bereziki lan dinamikoa" dela deritzo. Ondoren, Nairobin, Kenyan, eszena-egokitzapen bat egin zen.[6]

2022ko abenduan, Sekyiamah “BBCren 100 Emakumeen zerrendan” izendatu zuten, urteko munduko emakume inspiratzaile eta eragingarrienetako bat bezala.[7]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

(Ingelesez) Abenturak emakume afrikarren logeletatik